Miguel Ricardo Alaba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Miguel Ricardo Alaba
Don Miguel Ricardo de Alava by William Salter cropped.jpg
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Izen osoa Miguel Ricardo de Álava Esquível
Jaiotza Gasteiz1772ko otsailaren 7a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Barèges1843ko uztailaren 14a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea politikaria, diplomazialaria eta militarra
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Sinesmenak
Alderdi politikoa Alderdi Progresista

Miguel Ricardo de Alaba Eskibel, ezagunago Alaba Jenerala izenaz, (Gasteiz, 1772ko otsailaren 7a - Barèges, Frantzia, 1843ko uztailaren 14a) euskal militar, politikari eta diplomatikoa zen.

Bergarako Errege Mintegiaan ikasi zuen eta 1785 bere osabaren Infanteria Erregimentuan sartu zen 1790ean, Itsas-Armadan sartu arte.

Politikoki nahiz eta 1808an Josef Bonaparteren alde egin, gero frantziarrak borrokatu zituen Wellingtongo Dukearen laguntzailea izanda.

Gerra bukatu baino lehen Brigadier Jeneral bihurtu zen. Fernando VII.ak boterea berreskuratu zuenean, Alava atxilotu zuten baina laster irten zen presondegitik. Erregearen babesa berreskuratuta Hagan enbaxadore bihurtu zen 1815ean. Hori dela eta, Waterlooko batailan egon zen, izan ere, Waterloo eta Trafalgar batailetan izandako gizon bakarra da.

1820an, Arabako ordezkaria zen Madrilgo Gorteetan, non Exaltados partiduaren buru bihurtu eta 1822an Presidente. Fernando VII.a itzuli zenean, Alava lehendabizikoz Gibraltarrera eta gero Ingalaterrara ihes egin zuen Wellingtongo Dukearen babespean.

Fernando VII.a hil ondoren, Espainiara itzuli zen eta Maria Kristinaren alde egin zuen. 1834an Londresen eta 1835ean Parisen enbaxadore bihurtu zen. 1835ean Ministro-Kontseiluaren Presidentea izatea proposatu zioten baina gaitzetsi zuen, hala ere, hilabete batzuetan de iure Presidentea zen.

La Granjako matxinadaren ondoren, 1837ko Espainiako Konstituzioa sinatzea gaitzetsi zuen eta Frantzian erbesteratu zen, non 1843an Barègesen hil zen.

Haren omenez Gasteizko erdiguneko kale garrantzitsu batek bere izena darama.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miguel Ricardo Alaba Aldatu lotura Wikidatan