Ignacio Salas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ignacio Salas
13.Juan Ramón Plana presentando los I Premios Eficacia 2001, con Juan José Gómez Lagares e Ignacio Salas (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Bilbo1945eko abenduaren 18a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Torrevieja2016ko urtarrilaren 13a (70 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (birikako minbizia)
Familia
Aita Ramón Salas
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea aurkezlea eta kazetaria
Kidetza Q3394105

Ignacio Salas Lamamié de Clairac (Bilbo, 1945eko abenduaren 18a - San Pedro del Pinatar, 2016ko urtarrilaren 13a) bizkaitar kazetaria izan zen. Televisión Españolan izan zen aurkezle eta, 2000tik 2006ra telebista horretako Zientzia eta Arteen Akademiaren lehendakari izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ignacio Salas Lamamié de Clairac Bilbon jaio zen 1945eko abenduaren 18an. Aita hegazkintzako jeneral eta Espainiako Gerra Zibilean espezializatutako historialari militarra zen Ramon Salas Larrazabal izan zuen eta, ama, berriz, Eulalia Lamamié de Clairac Nicolau. Heziketa kontserbadorea izan zuen kazetari hau garrantzitsu bilakatu zen telebista publikoan sozialisten indarrean izan ziren garaian.

Askotan egin zuen Guillermo Summersekin lan; En paralelo (1982), Y sin embargo... te quiero (1983-1985), Segundos fuera (1986), Juegos sin fronteras (1988), La hora del TPT (1988) Juego de niños (1989) edo Al habla (2001-2004) bezalako saioak egin zituen. Kazetari, soziologo eta TVE -ko programadore izateaz gain, aurkezle ere izan zen eta erredakzioko lanak egin zituen, erreportero izan zen, lokutore, errealizadore, gidoilari eta publizista ere bai. Citroënen iragarkiak dira azken horren adibide.

2000tik 2006ra Telebistaren Espainiako Akademiaren lehendakari izan zen.[2]

2016ko urtarrilaren 13an, Torreviejako (Alacant, Herrialde Katalanak) ospitale batean hil zen [3] eta San Pedro del Pinatarren eman zioten lur, Murtzian, bera, 2006az geroztik, Orihuelan (Alacant) bizi bazen ere. Bakarrik bizi zen, katuekin, eta biriketako minbiziak heldu zion.

Jubilatu eta berehala, bere gaixotasunaren berri zian zuenean horrela esan omen zuen:

« ...Bizitza motza da eta gu denbora besterik ez gara. Berehala zahartzen zara eta denbora asko ematen duzu jakintsu bilakatzen. Atseden eder bat da. Garrantzitsuena bizitzea da eta barre algarak egiteagatik sortutako zimurrek oso itxuroso bilakatzen zaituzte...[4]  »


Aurrekoa
Antonio Mercero
Akademiako lehendakari (2000-2006) Ondorengoa
Manuel Campo Vidal


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]