Ignazio Silone

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ignazio Silone
Silone.JPG
member of the Constituent Assembly of Italy (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaPescina1900eko maiatzaren 1a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1900eko maiatzaren 1a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1978ko abuztuaren 22a)
HeriotzaGeneva1978ko abuztuaren 22a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria, eleberrigilea, antzerkigilea eta idazlea
Lantokia(k)Erroma
Enplegatzailea(k)Office of Strategic Services (en) Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
KidetzaAlemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Izengoitia(k)Ignazio Silone
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaItaliako Alderdi Sozialista

silone.it
IMDB: nm0870992 IBDB: 11168
Discogs: 3266839 Edit the value on Wikidata

Ignazio Silone, jaiotza-izenaz Secondo Tranquilli, (Pescina, Aquila, Italia, 1900eko maiatzaren 1a - Geneva, Suitza, 1978ko abuztuaren 22) italierazko idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak apaizgaitegian egin zituen, harik eta 1915ean izandako lurrikara baten ondorioz aita eta bost anaia hil zitzaizkion arte. 1921ean Italiako Alderdi Komunistaren sortzaileetako bat izan zen, eta Togiattirekin batera alderdiaren ordezkari Moskun. Faxisten kontrako borroketan esku hartu zuen. Estalinismoa ez zuen onartu, eta 1930ean Alderdi Komunista utzi zuen. 1930etik 1945era Suitzan bizi izan zen; han ekin zion literaturari eta, ondorioz, Siloneren idatziak kanpoan aberrian baino lehenago ezagutu ziren.

Lehen eleberriak, partez bederen, autobiografikoak dira, eta haietan bere eskualdeko nekazarien bizitza eta borrokak deskribatu zituen modu errealistan, satira soziala nabarmena dela: Fontemara (1930); Pane e vino (1936, Ogia eta ardoa); Il seme sotto la neve (1942, Hazia elurpean). Geroztikako eleberrietan berriro Italiako hegoaldeko gizarte-gatazkak eta bere kezka espiritualak azaleratu zituen: Une manciata di more (1954, Masusta eskukada bat); Il segreto di Luca (1956, Lukasen sekretua).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ignazio Silone Aldatu lotura Wikidatan