Iharteko monasterioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iharteko Andre Maria monasterioa
Kultura ondasuna
JLP121230 (2).jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Itza eta Lete (Itza)
Koordenatuak 42° 51′ 48″ N, 1° 48′ 14″ W / 42.863317°N,1.803825°W / 42.863317; -1.803825Koordenatuak: 42° 51′ 48″ N, 1° 48′ 14″ W / 42.863317°N,1.803825°W / 42.863317; -1.803825
Historia eta erabilera
Irekiera1024 (egutegi gregorianoa)
Arkitektura
Ondarea
BIC RI-51-0010684

Iharteko Andre Maria monasterioa[1] Nafarroa Garaiko monasterio erromanikoa da, Itza udalerriko Lete kontzejuan dagoena, Iruñetik 20 kilometro mendebaldera. 2002an Nafarroako kultura ondasun izendatua izan zen; egun jabetza pribatukoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1024ean, Antso III.a Nagusiak eta haren emazte Muniak Albeldako abade Leoariori eman zizkioten monasterioa eta Lete herria. 1045ean, Gartzea III.a Santxezek Iratxeko monasterioari eman zizkion jabetza horiek, Deioko gazteluaren truke.[2] 1837ko desamortizaziora arte egon zen Iratxeko monasterioaren mende. Mojak ziren Iharte bizitoki izan zutenak.[3]

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi ataleko nabe bakarra dauka elizak. Absidea zirkuluerdi formakoa da, labe-gangaz estalia, eta erdi puntuko hiru leihoren bidez argiztatua. Lehenbiziko atala kanoi-gangaz estalirik dago, eta esfera zati formako kupula batez bigarrena; lanterna txiki batetik eta epistolaren aldeko leiho handitik sartzen zaio argia. XIV. mendeko pintura gotikoak daude gurutzaduran.[4] Erdi puntuko bao bat duen kanpai-horma nabarmentzen da kanpoaldean.

2002-2006 bitartean, eliza zaharberritua izan zen.[5] Monasterioko gainerako eraikinak, ordea, erabat hondaturik daude. Hurbileko harrobi baten lanek larriki kaltetu dute eraikin multzoa.[4]

Irispidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñetik abiatuz gero, Arazuri pasa eta Ororbian Irurtzunera doan bidea (NA-7010) hartu behar da. Handik bederatzi kilometrora, Ollarango sarrera baino lehen, Lete herrirako bidea hartu eta, herri multzoa bistaratzen denerako, ezkerrean Iharteko monasterioa ageri da.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Iharte euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-16.
  2. Mutiloa Poza, José María El priorato de Yarte (lart): origen, configuración y desamortización dialnet.unirioja.es . Noiz kontsultatua: 2019-05-17.
  3. a b Larrion, Patxi Erromanikoa bere apalean Argia astekaria, 2009ko uztailaren 12a, CC BY-SA 3.0, argia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-16.
  4. a b Monasterio de Yarte listarojapatrimonio.org . Noiz kontsultatua: 2019-05-17.
  5. El consejero de Cultura y Turismo visita los monumentos románicos en restauración de Yarte, Itxasperri y Zamarce navarra.es . Noiz kontsultatua: 2019-05-17.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa