Ollaran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ollaran
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Ollaran, Euskal Herria.JPG
Ollarango ikuspegi orokorra Goñi herrirako bidean dagoen Artetako mendatetik. Arteta, Ollo, Ultzurrun eta Iltzarbe herriak ageri dira.
Flag of None.svg
Bandera

Ollarango armarria
Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
MerindadeaIruñeko merindadea
EskualdeaIruñerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofizialaEscudo de Atez.svg Ollo
AlkateaDavid Campion
(Auzolan)
Posta kodea31172
INE kodea31194
Herritarraollarandar, olloibartar[1]
Geografia
Koordenatuak42°52′00″N 1°51′00″W / 42.866666666667°N 1.85°W / 42.866666666667; -1.8542°52′00″N 1°51′00″W / 42.866666666667°N 1.85°W / 42.866666666667; -1.85
Azalera37,8 km²
Garaiera504 metro
Distantzia22 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria422 (2020: Green Arrow Up.svg 1)
Dentsitatea10,77 biztanle/km²
Zahartzea[2]% 16,13
Ugalkortasuna[2]‰ 22,73
Ekonomia
Jarduera[2]% 82 (2011)
Desberdintasuna[2]% 0 (2011)
Langabezia[2]% 9 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 16,23 (2010)
Datu gehigarriak
SorreraXIII. mendea baino lehen
Webguneahttp://www.ollo.es/eu/

Ollaran ([oʎaɾan]) edo Olloibar[3] ([oʎoiβaɾ]) Nafarroa Garaiko udalerria da, Iruñerrian dagoena, Iruñeko merindadean. Ondoko kontzeju hauek osatzen dute: Anotz, Arteta, Egillor-Beasoain (bi herriz osatua, Egillor eta Beasoain) Iltzarbe, Ollo, Oskia, Saldise, Senosiain eta Ultzurrunek. 407 biztanle zituen 2014. urtean.

Iruñerriko Mankomunitatea zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñean inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olloko goitiko ikuspegia

Ollaran Iruñeko merindadearen hegoaldean dago Iruñerriko gune metropolitarretik gertu, eta Lizarrako merindadearekiko mugan.

Mugakideak Arakil (iparraldean), Itza Zendea (ekialdean), Oltza Zendea (hegoaldean) eta Andimendi dira.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ollarango klimaren ezaugarriak azpiatlantiar motakoak dira, baina altueraren arabera asko aldatzen dira batez besteko balioak. Horrela, prezipitazioak 1.000 eta 1.400mm artekoak izaten dira, eta tenperaturak 6 eta 12 gradu bitartekoak. Udalerriaren gunerik menditsuenetan, hau da mendebaldeko Urbasa mendilerroan, neguak hotzak eta elurtsuak izaten dira.

Zuhaitzik ugarienak haritzak dira, eta Ollarango gunerik altuenetan pagoak nagusi dira, udalerriko gunerik baxuenetan, berriz, arteak eta haritzak nabarmentzen dira. Birlandaturiko 171,92 hektarea pinu beltz, basa pinu eta pinu lariziar (Pinus nigra) daude Ollarango mendietan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ollarango biztanleria

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Ollaranen.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Santo Tomas kalea, 1

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Ollarango alkate kargurako Agrupación Vecinal Txurregui[4] (AVT) zerrendako Francisco Javier Ekai Iltzarbe aukeratu zuten. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak sei izan ziren (emandako guztien % 2,50) eta boto zuriak zortzi (botoen % 3,42). Abstentzioa % 23,32koa izan zen.

Ollarango Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Txurregui (AVT) 134 4
Agrupación Electoral Udarbe (AEU) 92 3

2011ko udal hauteskundeetan Auzolan zerrendak (4 zinegotzi, Francisco Javier Pérez Cueva) irabazi zituen. Txurreguik (2) eta PPk (1) ere ordezkaritza lortu zuten.

Ollarango Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Auzolan 129 4
Txurregui 73 2
PP 30 1

2015eko udal hauteskundeetan Auzolan zerrenda bakarrik aurkeztu zen eta 7 zinegotziak lortu zituen, Francisco Javier Pérez Cuevak alkate segitu zuen. 2016ko irailaren 13an David Campionek hartu zuen alkatetza zentsura mozio baten bidez.[5]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Ollarango azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
1979 1983
1983 1987
1987 1991
1991 1995
1995 1999
1999 2003
2003 2007
Francisco Javier Ekai Iltzarbe 2007 2011 Txurregui
Francisco Javier Perez Cueva 2011 2015 Auzolan
Francisco Javier Perez Cueva 2015 2016 Auzolan
David Campion Ventura 2016 2019 Auzolan
David Campion Ventura 2019 Jardunean AB[6]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako kronikek dioten bezala, Iruñerriko betiko hizkuntza euskara izan da. Izan ere, Al-Himiari kronikagile musulmanak X. mendean Iruñerrikoaz idatzi zuen: "Gehienak euskaraz mintzatzen dira, eta, beraz, ez zaie ezer ulertzen".

XVI. eta XVII. mendeetan gaztelania ulertzen ez zutenak bazeuden Ollaranen. Baina XIX. mendean euskara arin galtzen hasi zen. 1863an Iruñerriko herri guztietan hitz egiten zen euskaraz, baina frankotan jadanik zaharrek baino ez zuten erabiltzen. 1904ko inkesta baten arabera, Ollarango Anotzen, Saldisen, Ollon, Ultzurrunen eta Senosiainen euskaraz mintzatzen zen. Ollaranen 1929an ere euskaldunak bazirela kontu jakina da. 1992ko abuztuan, hil egin zen Iruñerriko azken euskaldunzaharra, Beorburuko Esteban Garbisu.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ollaran EODAn
  2. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-26).
  4. Horrela idatzita. Txurregi mendi baten izena da.
  5. (Gaztelaniaz) Diario de Noticias Navarra.
  6. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Ollaran
Escudo de Atez.svg
Anotz | Arteta | Beasoain-Egillor | Iltzarbe | Ollo | Saldise | Senosiain | Ultzurrun