Imbriar Berantiarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Duela 3300 milioi urte Ilargian sortu zen olibino basaltoa.

Ilargiaren denbora lerro geologikoan, Imbriar Berantiarra garai geologiko bat da, duela 3800 milioi urte hasi eta duela 3200 milioi urte arte iraun zuena. Denbora-tarte honetan zehar Ilargiaren mantuak, arroen azpian partzialki urtuta zegoenak, arroak basaltoz bete zituen. Arroak sortu zituzten talkak gainezarri zituzten talka berriek sortu zuten arroka urtua, agian, urtutako materiala mantutik lurrazalera hurbilduz edo isolamendu termikoa gutxituz. Azkenekoa gertatu izan balitz, isolamendu termikoa gutxitzeak mantuan bero-fluxu bat sortzea eragingo zuen eta honek, lurrazala urtzea. Ilargira bidalitako zundek bildutako lagin gehienak periodo honetan zehar eratu ziren.

Imbriar Berantiarraren hasierarekin batera amaitu zen Imbriar Goiztiarra, Imbriar garaiko lehen periodoa. Imbriar Berantiarra amaitzerakoan ordea, garai berri bat hasi zen, Periodo Eratosteniarra hain zuzen.

Imbriar GoiztiarraImbriar BerantiarraAurrenektariarraNektariarraEratosteniarraKopernikarra
Milioi urte antzina


Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Imbriar Berantiarra Bonbardaketa Berantiar Handiaren osteko garaia dela esan dezakegu, nahiz eta zenbait iturrik aipatutako bonbardaketaren amaiera periodo honetan zehar gertatu zela esan. Imbriar Berantiarrari talka batek eman zion hasiera, Orientale arroa sortu zuenak zehazki, duela 3800 milioi urte.[1] Bukaera talka batek eman beharrean, aurreko banaketa geologikoetan gertatu zen bezala, talken ondorioz sortutako labaren geruza jakin batzuen biltegiratzeak eman zion. Aurreko garai geologikoan Bonbardaketa Berantiar Handiak sortutako talkek bero handia sorrarazi zuten satelitean, bereziki goi-mantuan, hala, bolkanismoa sustatuz.[2]

Lurra periodo honetan zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilargia Imbriar Berantiarrean zegoen bitartean, Lur planeta Eoi Arkearrean zegoen, zehazki, Imbriar Berantiarra hastean garai eoarkearrean zegoen eta berrehun milioi urte beranduago, garai paleoarkearrean sartu zen. Garai hauetan zehar sortu ziren gure planetan lehen kratoiak eta oxigenoa sortu zuen lehen bakterio ezaguna.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  D. Spudis; J. P. Martin; Kramer, Paul ;Dayl ; Georgiana (2014), «Geology and composition of the Orientale Basin impact melt sheet», Journal of Geophysical Research, . Noiz kontsultatua: 2019-06-20 .
  2. (Ingelesez)  Byrne, Charles (2014-02-01) The Moon's Near Side Megabasin and Far Side Bulge Springer Science & Business Media ISBN 9781461469490 . Noiz kontsultatua: 2019-06-20 .