Info7

Wikipedia, Entziklopedia askea
Info7 Irratia» orritik birbideratua)
Info7
Datuak
Motairrati-estazioa
HerrialdeaGipuzkoa
Erabilitako hizkuntzaeuskara
webgune ofiziala

Info7 2006ko urtarrilean sorturiko eta 2018ko abenduaren 15ean[1] desagertutako irratia izan zen. Egin irratiaren hutsunea betetzeko jaio zen eta gaur egun, Naiz Irratiak hartu du bere lekua.[2]

Internet bidez entzun ziitekeen irratia zen, baina FM bidez Euskal Herriko txoko guztietara ailegatzeko urratsak egin zituen. Dena den, Euskal Herriko hiriburuetan eta herri batzuetan FM bidez entzun zitekeen, zenbait herritarren iniziatiba zela eta (Donostialdean 99.2; Tolosaldean 97.7; Bergaran 107.0; Arrasaten 106.1; Urolan 107.7; Durangoaldea 100.7; Otxandion 90.4; Iruñean 106.7; Gasteizen 103.8; Bilbon 102.3 eta Goierrin 106.0). Proiektuaren ezaugarrien artean irekia, Euskal Herria aintzat hartzen zuena eta Euskal Herri osorako izatea zen. Munduan zehar gertatzen dena ere Euskal Herriaren ikuspuntutik lantzen zituen.

Irizpide editorialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko eskubidea du, eta euskal herritarrek, libre eta presiorik gabe, herri harremanak antolatzeko aukera izan behar dute. Aldi berean, irratiak munduko herrien askatasunaren eta elkarren arteko elkartasunaren alde egiten zuen.
  2. Euskararen herria da Euskal Herria, eta, horregatik, hizkuntza biziberritzeko, hedatzeko eta erabat normaltzeko ahalegina egiten du. Euskararen ofizialtasuna du oinarrizko eskabide. Irrati programazioan hizkuntza erabilerari dagokionez, proiektuak Euskal Herrian hitz egiten diren hiru hizkuntzak kontuan hartzen ditu. Hala ere, tarte handiena euskarak zuen.
  3. Gizartearen antolaketan eta pertsonen arteko harremanetan irizpide aurrerazaleak nagusi daitezen egiten du lan. Gizarte eskubideen alde eta bazterketa eta esplotazioaren aurka; sexuen arteko berdintasunean oinarritutako harremanen alde; arrazakeriaren kontra...
  4. Eskubideen ukazioak eragindako gatazka gordina pairatzen ari da, luzaz, Euskal Herria. Gatazka horri konponbide demokratikoa emateko hautua egiten zuen.

Itxiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eider Olazar Elduaien irratiko esataria eta Aztibegia elkarteko lehendakaria da. Itxieraren balantzea egiteko unean gogoratu zuenez, irrati libre eta lokaletako oso proiektu interesgarriz jositako sarean «beste ahots bat» eskaintzeko beharra ikusten zuen Aztibegia elkarteak, hots, Info7ri bultzada eman zion elkarteak. Urteak ziren Egin egunkaria eta Egin Irratia isilarazi zituztela. «Gure herriaren beste begirada bat ematea eta euskal irratigintzari aniztasuna eskaintzea» ziren helburuak, bere esanetan, nazio proiektu eta ikuspegiko irrati bat lortze aldera.

Hasierako urratsak egin eta lantalde txikia aktualitateari begira jarri zen. “Kalegorrian” goizeko magazinarekin, albistegiekin eta bestelako saioekin programazioa garatzen joan zen. Kalera ateratzea jauzi garrantzitsua izan zen irratiaren ibilbidean. Hasieran oso langile gutxirekin ezinezkoa zena posible bihurtu zen. «Jendea Info7 Irratia aurrez aurre irratia egiten ikustea eta jendearekin harreman hori izatea oso garrantzitsua izan da», nabarmendu du Olazarrek. Horrela etorriko ziren Bilboko urtarrileko presoen aldeko manifestazioaren inguruko zuzeneko emanaldiak, Durangoko Azokakoak edota Bertsolari Txapelketa Nagusiaren emankizuna. «Gu izan ginen txapelketa zuzenean eskaintzen lehenak», gogoratu du kazetariak. Helduko ziren, ondoren, Ondarroako, Donostiako Bulebarreko eta Gasteizko herri harresien zuzeneko kronikak, besteak beste.

Euskal Herriko esparru komunikatibo horretan, Info7k gehiago ere eman zien entzuleei, musika espezializatuaren atalean, boluntario gisa aritutako eta musikan jantzitako laguntzaile askori esker; “Talaiatik” iritzi atalean arlo ezberdinetako eragileei ahotsa emanez; zientzia dibulgazioari lotutako saioak...

Irratiaren ibilbide osoan zehar lizentzien esparrua izan zen zabalpenerako zailtasun nagusia. Denbora aurrera joan ahala, hori ere argitu zen, eta bide horretan jarriko zuen irrati proiektu berriak Info7ko taldeak pilatutako esperientzia[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]