Alexander Graham Bell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alexander Graham Bell
Alexander Graham Bell.jpg
Bizitza
Jaiotza Edinburgh1847ko martxoaren  3a
Herrialdea  Erresuma Batua  (1847 -  1882)
 Ameriketako Estatu Batuak  (1882 -  1922)
Heriotza Beinn Bhreagh Itzuli eta Baddeck Itzuli1922ko abuztuaren  2a (75 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: diabetes mellitusa
Anemia kaltegarria
Familia
Aita Alexander Melville Bell
Ezkontidea(k) Mabel Gardiner Hubbard Itzuli  (1877 -  1922-08-02)
Hezkuntza
Heziketa Edinburgheko Unibertsitatea
Londresko University College
Royal High School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak fisikaria, ingeniari elektrikoa eta ingeniaria
Enplegatzailea(k) Smithsonian Institution
Jasotako sariak
Kidetza Amerikako Sozietate Filosofikoa
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Phi Beta Kappa Elkartea
IMDb nm1745080
Alexander Graham Bell (signature).svg

Alexander Graham Bell (Edinburgh, 1847ko martxoaren 3a - Cape Breton uhartea, 1922ko abuztuaren 2a). Kanadako zientzialari eta asmatzailea, Eskoziar jatorrikoa.

Telefonoaren asmatzailetzat dugu, nahiz eta azkeneko urteetan Antonio Meuccik edo Elisha Grayk asmatu zutela esaten duenik baden.[1] 1877ko ekainaren 20an munduko lehen telefono komertzialen sarea ipini zuen Hamiltonen (Ontario, Kanada).

Telekomunikazioan egindako lanaz gain, hegazkin eta itsasontzien teknologian aurrerapausu handiak egin zituen.

Era berean, fotofonoa eta metal detektagailua asmatu zituen.

Bellen omenez soinua neurtzeko magnitudea (dezibela) izendatu zen (hau da, bel baten hamarrena den unitatea).

Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexander Belle Edinburghen jaio zen, Eskozian, 1847ko martxoaren 3an. Bere familiaren etxea, Edinburgheko 16 South Charlotte kalean zegoen, eta atearen alboan plaka bat du bere ohorez egina eta bera bertan jaio zela adierazten duena. Bere aita, Alexander Melville Bell zen eta bere ama, Eliza Grace. Bi anai izan zituen: James Bell (1845-1870) eta Edward Charles Bell (1848-1867), biak turberkulosiagatik hil ziren. 11 urte bete zituenean, bere aitak, bigarren izen bat eranstea erabaki zuen, “Graham”. Izen hau, lagun kanadar bati zioten begirunearen ondorioz jarri zioten, Alexander Graham deitzen zena. Bere etxean, “Aleck” deitzen zuten.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere anaiek bezala, Bellek bere lehenego urteetan bere etxean ikasi zuen eta ondoren Royal High Schoolen matrikulatu egin zen, Edinburghen, Eskozian. Geroago, 15 urteekin, eskola utzi zuen. Ez zen izan oso ikasle ona, klaseetara ez zen joaten eta bere notak eskasak ziren. Bere interes handiena, zientzietan zegoen, batez ere biologian. Eskola utzi ondoren, Londresera joan zen aitonarekin bizitzera. Bere aitonarekin pasatu zuen urtean zehar, bere ikaketekiko zaletasuna aldatu egin zen, ordu asko eman baitzituen ikasten. Bere aitona asko saiatu zen bere iloba ondo hitz egiten ikas zezan irakasle bilaka zedin. 16 urte zituenean, postu bat lortu zuen musikako irakasle aprendiz moduan Weston House Academyan, Elginen, Eskozian. Nahiz eta latineko eta grekerazko ikaslea izan, irakasle moduan aritu zen ere eta 10 £ kobratzen zuen saio bakoitza. Hurrengo urtean, Edimburgoko Unibertsitatera joan zen, eta bertan Melville bere anaiarekin topo egiteko aukera izan zuen, izan ere, aurreko urtean matrikulatu baitzen. Baina azkenean, Torontoko Unibertsitatean matrikulatu zen.

Lehenengo asmakizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lagun hoberena Ben Herdman zen eta haren familiak irin errota batean lan egiten zuen. Egun batean, biak jolasten zeudelarik, hondamendi izugarria eragin zuten, eta John Herdman, Benen aita, asko haserretu eta hau esan zien: “Zergatik ez duzue zerbait erabilgarria egiten?” eta garia zuritzen hasi ziren, lan oso nekagarria. Orduan, 12 urterekin, Bell-ek tramankulu bat eraiki zuen etxean, paleta batzuekin biratzen zuena iltzedun eskuila baten bidez, urte askotan erabili izan zena makina oso praktikoa asmatuz. Eskerrak emanez, John Herdmanek, tailer txiki bat utzi zien gauza berriak asma zitzaten.

Telefonoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1860an Antonio Meuccik bere asmakizuna, "teletrofonoa", ezagutzera eman zuen. Erakustaldi publikoan, kantari baten ahotsa distantzia nabarmenera transmititzea lortu zuen. New Yorkeko prentsa italiarrak, asmakizunaren deskribapen bat argitaratu du eta Bendelari delako jaun batek prototipo bat eta hura produzitzeko dokumentazioa eramaten zituen Italiara. Dena den, haren berririk ez zuen gehiago izan Meuccik, eta erakustaldi osteko eskaintzetako bat bera ere ez zen gauzatu. Norbaitek patentea lapur zezakeela jakitun, baina behin betiko patenteak balio zituen 250$-ak biltzeko gaitasunik gabe bertan behera utzi behar izan zuen Meuccik. Baina 1871ko abenduaren 28an erregistratzen du bere asmakizuna behin-behineko patente gisa, urtero berritu behar zena.

Patente-eskaria eskuan, Wester Union Telegraph Co.-ko lehendakariorde Mr. Edward B. Grant-engana joan zen Meucci, eta teletrofonoaren diseinuak eman zizkion, elkarrekin aurrera egin ote zezaketen ikusteko. Bi urtez luzamenduak eta aitzakiak baino ez zituen entzun Meuccik. Eta, azkenean, Meuccik utzitako material guztia galdu egin zela erantzun zion Grantek.

1876an Graham Bellek eskuratu zuen patentea eta izena pixka bat aldatuz, telefono gisa izendatu zuen. Dena dean, 2002an Estatu Batuetako Kongresuak ofizialki onartu zuen Antonio Meucci izan zela telefonoaren benetako asmatzailea[2]. Hala ere, zenbait ikerlarik Bellen-en lana Meucciren asmakuntzak inspiratu edo gidatu zuenik baztertzen dute[3]. Bata ala bestea izan, telefonoaren patentea garatzeko sortutako Bell Telephone Company konpainia izan zen nazioarteko komunikazio-tresna gisa telefonoaren arrakastaren oinarriak finkatu zituena. Telefonoak gizon ezagun eta aberats bihurtu zuen Bell[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexander Graham Bell Aldatu lotura Wikidatan