Innico d'Avalos d'Aragona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Innico d'Avalos d'Aragona
Kolegio Kardenalizioko kamarlengoa

1578 - 1579
Niccolò Caetani - Marco Antonio Colonna
Kardinal

Bizitza
Jaiotza Napoli1536
Heriotza Erroma1600ko otsailaren 20a (63/64 urte)
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Innico d'Avalos d'Aragona (Napoli, Napoliko Erresuma, 1535 edo 1536 - 1600eko otsailaren 20a, Erroma, Aita Santuen Lurraldea) Italiako kardinal bat izan zen, Napolin jaioa.

Alfonso d'Avalos d'Aquino kondotieroaren semea zen. Honek Napolin gaztelu bat eraiki zuen, 1563an eta Terra Murata sortu zuen. Gaspar de Ávalos de la Cueva kardinalaren ahaidea zen, nahiz eta familiaren beste adar batekoa zen. Bere ama Maria d'Aragona zen, Montaltoko dukeen sendikoa.

Hasieran administratzaile izan zen (tarte batez Napoliko Erresumako kantzilerra izan zen), laster hasi zen Eliza Katolikoaren estamentuetan gora. 1561eko otsailaren 26an Pio IV.ak kardinal izendatu zuen. Garai horretan Torinoko administratzaile ere bazen, eta Orvieto eta Beneventeko gobernaria. 1566an Miletoko apezpiku izendatu zuten, 1568an Sabinakoa eta 1589an Frascatikoa. 1578-1579 urteetan Kardinalen Kolegioko kamarlengo izendatu zuten, eta 1591ean azpi-dean. 1591an Porto e Santa Rufinako apezpiku izendatu zuten.

Konklabeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako konklabeetan hartu zuen parte:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]