Innico d'Avalos d'Aragona
Innico d'Avalos d'Aragona | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1591ko martxoaren 20a - 1600ko otsailaren 20a
1589ko martxoaren 2a - 1591ko martxoaren 20a ← Alfonso Gesualdo (en) - Tolomeo Gallio (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Suburbicarian Diocese of Frascati (en)
1586ko urriaren 13a - 1589ko martxoaren 2a Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Sabina (en)
1578 (egutegi gregorianoa) - 1579 (egutegi gregorianoa) ← Niccolò Caetani (en) - Marco Antonio Colonna (en) →
1566ko abuztuaren 19a - 1573ko otsailaren 9a ← Quinzio Rustici (en) - Giovan Mario de Alessandri (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Mileto (en)
1561eko otsailaren 26a (egutegi gregorianoa) - | |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotza | Napoli, 1536 | ||||||||||||
Heriotza | Erroma, 1600ko otsailaren 20a (63/64 urte) | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Innico d'Avalos d'Aragona (Napoli, Napoliko Erresuma, 1535 edo 1536 – 1600eko otsailaren 20a, Erroma, Aita Santuen Lurraldea) Italiako kardinal bat izan zen, Napolin jaioa.
Alfonso d'Avalos d'Aquino kondotieroaren semea zen. Honek Napolin gaztelu bat eraiki zuen, 1563an eta Terra Murata sortu zuen. Gaspar de Ávalos de la Cueva kardinalaren ahaidea zen, nahiz eta familiaren beste adar batekoa zen. Bere ama Maria d'Aragona zen, Montaltoko dukeen sendikoa.
Hasieran administratzaile izan zen (tarte batez Napoliko Erresumako kantzilerra izan zen), laster hasi zen Eliza Katolikoaren estamentuetan gora. 1561eko otsailaren 26an Pio IV.ak kardinal izendatu zuen. Garai horretan Torinoko administratzaile ere bazen, eta Orvieto eta Beneventeko gobernaria. 1566an Miletoko apezpiku izendatu zuten, 1568an Sabinakoa eta 1589an Frascatikoa. 1578-1579 urteetan Kardinalen Kolegioko kamarlengo izendatu zuten, eta 1591ean azpi-dean. 1591an Porto e Santa Rufinako apezpiku izendatu zuten.
Konklabeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako konklabeetan hartu zuen parte:
- Pio V.a hautatu zuten 1565–66ko konklabea.
- Gregorio XII.a hautatu zuten 1572ko konklabea.
- Sixto V.a hautatu zuten 1585eko konklabea
- Urbano VII.a hautatu zuten 1591ko iraileko konklabea
- Gregorio XIV.a hautatu zuten 1591ko udazkeneko konklabea
- Klemente VIII.a hautatu zuten 1592ko konklabea