Iparrorratz-kutxa (nautika)

Wikipedia, Entziklopedia askea


Iparrorratz-kutxa edo itsasorratz-kutxa itsasontzietan erabiltzen den kutxa bat da eta iparrorratz batez konposatuta dago. [1] Itsasontzian iparra aurkitzeak zailtasuna izan du beti, hainbat arrazoiekin:

  • Itsasontzia burdinaz eginda daude gehienbat.
  • Itsasontzia mugimenduan dago beti.

Bere helburua, ipar magnetikoa aurkitzea da, itsasontziko tripulazioari kokatzen laguntzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[2]Iparrorratzaren funtzionamendua XII. mendean deskubritu zen, baina ez ziren orain dauden iparrorratzen antzekoak. Lehenik eta behin iman-arria [3]aurkitu zuten eta iparrera apuntatzen zuela ikusi zuten, uretan ipintzean. Horren ondoren hainbat hobekuntza egin ziren; adibidez, orratz bat eta iman-arri bat denbora luze batean elkarrekin badaude, orratz horik iparrera apuntatuko du.

Urteak pasa ziren eta Erresuma Batuak iparrorratza asko hobetu ziren nabigatzeko oso erabilgarria zirelako. Hasieran, bakarrik iparra eta hegoa markatzen ziren baina XIII. mendean beste 30 puntuak markatu ziren. Gero kardan sistema jarri zitzaion hobeto biratzeko eta horrela orratza beti berdinduta egoteko.

XV. mendean konturatu ziren iparburua eta iparrorratzeko iparra ez zela puntu berdina eta zuzentzeko zenbait metodo bilatu zituzten, baina metodo esanguratsuena Gowin Knightek aurkitu zuen 1745. urtean. Asmatzaile horrek deskubritu zuen iparra manipulatu ahal zela altzairuzko barra batzuekin. Kutxa batean hiparroratza sartu zuen eta zulo batzuk ipini zituen altzairuak zartzeko. Horri bitakoraren izena ipini zoiten.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[4]Iparrorratz-kutxa, imanez inguratuta dago eta horrek hiru motatakoa izan daitezke:

Mota bakoitzak bere funtzio espezifikoak  ditu, baina guztiak itsasontziaren altzairuak egiten duen desbideraketa zuzentzeko da. Iman hauek iparrorratzaren behealdean ipintzen dira, polo positiboa iparralderantz bideratzen.

Iparrorratza aparatu fin bat da eta fabrikatzailearen helburua oso argia da. Zenbat eta finagoa, hainbat eta hobeagoa. Hau lortzeko material ez-pisutsuez egiten da; adibidez mikaz, aluminioz, plastikoz… eta horrez gain euste-puntua marruskadurarik gabe egon behar da. Euste-puntua, grabitate-puntua baino gorago egoteak, iparrorratza horizontala mantenduko du itsasontziaren mugimenduekin. Puntu hori, zafiroz eginda dago normalean.

Iparrorratza mortero baten barruan dago. Morteroa gailu metaliko bat da baina magnetismorik gabe. Horregatik normalean latoiez egiten da. Beste aldetik kristala dago, iparrorratza ikusteko. Ondoren, lerro bat dago hormante lerroan, horrela iparrorratzak zer markatzen duen ikus daiteke. Antzinean morteroa likidorik gabekoa zen, baina azken urteetan ur destilatuaz eta alkoholez egindako nahastearekin eraikitzen da. Horrek itsasontziko mugimenduak leuntzen dute.

Morteroa bitakora izeneko kutxa baten gainean dago, iparrorratza posizio horizontalean egoteko mekanismo bat duena. Bitakora egurrezko altzari bat da zulo batzuekin zeharkako eta luzetarako imanak sartzeko. Azkenik bi burdina gozoko esfera dauka iparrorratzaren parean. Gailu horiek guztiak desbiderapena konpontzeko dira.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparrorratz-kutxa asko mugitzen da eta horregatik orratzak ezaugarri hauek izan behar ditu:

Desbideraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meridiano magnetikoa eta fe lerroaren arteko angeluari deitzen zaio, +, Eskumarantz desbideratzen bada eta -, eskerrerantz desbideratzen denean.

Desbideraketaren zergatia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparrorratzaren inguruan lurraren imantazioa bakarrik egongo balitz, Iparralderantz apuntatuko litzateke, baina itsasontzia altzairuz eginda dago. Gainera batzuetan karga, burdina izan dezake eta horik desbideraketa bat sortzen du. Desbideraketa hori aldakorra da hainbat arrazoiekin:

  • Meridiano magnetikoa ez da beti berdina, itsasontzia mugimenduan dagoelako.
  • Norabidea aldatzean, itsasontzian dauden indarren eragina aldatzen da eta desbideraketa desberdina da.
  • Iparrorratzak urteekin magnetismo permanente bat sortzen du eta ere aldakorra

Arrazoi guzti hauek hiru izenekin laburbil daitezke:

Iparrorratz giroskopikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gailu hau orain dela gutxi agertu zen eta egiazko Iparra markatzen du beti, eta ez dauka inolako desbideraketarik. Giroskopo batekin funtzionatzen du baina desabantaila bakarra dauka: elektrizitatea behar da gailuak funtziona dezan. Horregatik itsasontzietan bi gailuak daude iparra aurkitzeko: Giroskopoa gehien erabiltzen dena da, baina iparrorratz-kutxa elektrizitatea ez dagoenean erabiltzen da.

Erreferentzial[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) ASALE, RAE-; RAE. «bitácora | Diccionario de la lengua española» «Diccionario de la lengua española» - Edición del Tricentenario (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
  2. (Ingelesez) «magnetic compass | Description, History, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-16).
  3. (Ingelesez) Lodestone. 2022-03-17 (Noiz kontsultatua: 2022-04-16).
  4. Ibáñez, Itsaso. (2002). Fundamentos de navegación marítima. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 84-8373-476-1. PMC 432912499. (Noiz kontsultatua: 2022-04-16).


Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giroskopio

Gowin knight

Iparrorratz

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]