Iraia Muñoa
Iraia Muñoa | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1989 (31/32 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
Tesi zuzendaria |
Jon Irazusta Nerea Subiran Ciudad |
Hizkuntzak |
euskara ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea, bioteknologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Inguma | iraia-munoa-hoyos |
Iraia Muñoa Hoyos (Eibar, 1989) euskal bioteknologoa, irakaslea eta ikertzailea giza-ugalkotasunean eta epigenetikan.[1][2] [3]
Bioteknologian lizentziatura 2011n bukatu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta bertan Giza Ugalkortasunean espezializatutako Biologia Zelularreko Masterra ere egin zuen gero, Bartzelonan.
Ikerlaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2019an tesia defendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Ikerketa Biomedikoaren programan (Morfinak eragindako zelulen arteko memoria epigenetikoaren azterketa, Bigarren Belaunaldiko Sekuentziazioaren bitartez).[4] Epigenetikaren arloan ikertu zuen, kanpo faktore edo gure bizi-ohiturek guregan eta ondorengoengan duten efektua aztertzeko. Geneen eta inguruko faktoreen arteko erlazioa aztertzen duen biologiaren atala da epigenetika. Dietak, kirolak, farmakoek edota toxikoen kontsumoak lotura zuzena dute gure DNAaren erregulazioan. Jakina da ez dutela DNAren sekuentzian mutaziorik eragiten, hala ere, bizi ohituretatik eratorritako molekula kimiko batzuk itsasten dizkio eta, ondorioz, geneen adierazpena beste modu batean egokitzen da. Bizi-ohitura modernoek eragindako aldaketa epigenetikoak gaixotasun ezberdinen eragile dira eta horiei aurre egiteko botikak sortzea da gaur egungo erronka.[2]
Leioako Campuseko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Giza ugalkortasun taldean ikertzen du, Fisiologiako sailean. Bertan, oinarrizko ikuspegi kliniko batetik, ingurumen-faktoreek gametoetan eta enbrioi kalitatean izan dezaketen eragin epigenetikoa identifikatzen saiatzen dira, eta espermatozoideen ahalmen ugalkorra osatzen duten mekanismo molekularren fisiologia eta fisiopatologia aztertzen dituzte.[5]
Irakaslea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaur egun, ikerketa eta irakaskuntza uztartzen ditu Leioako Campuseko Erizaintzako graduan.
Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2016: Txiotesia lehiaketako irabazlea txiolari originalaren sarian.[6][7] 52 parte hartzaileen artean nagusitu zen Muñoa Txiotesian [8]
- Iraia Muñoa. #txiotesia3 txapelketako txioak, 2016-11-22
Uxoa Iñurrieta eta Iraia Muñoa zientzialariak Txiotesia lehiaketa irabazleak 2016an
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Irrati Telebista. (2018-11-10). «Atariko proba: Iraia Muñoa Hoyos, bioteknologoa» www.eitb.eus (EITB) Noiz kontsultatua: 2020-11-14.
- ↑ a b Zientzialari 66 - Iraia Muñoa: “Aldaketa epigenetikoak desegiteko botikak sortzea da gaurko erronka”. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra.
- ↑ «Iraia Muñoa:"Euskal komunitate zientifikoa elkarlanean aritzeko garrantzia handikoak dira IkerGazte bezelako kongresuak" — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2020-11-14.
- ↑ Muñoa Hoyos, Iraia. (2019-09-09). [https://www.educacion.gob.es/teseo/mostrarRef.do?ref=454674 «Morfinak eragindako zelulen arteko memoria epigenetikoaren azterketa, Bigarren Belaunaldiko Sekuentziazioaren bitartez. //Study of the epigenetic cellular memory induced by morphine: a next generation sequencing approach.»] TESEO www.educacion.gob.es Noiz kontsultatua: 2020-11-15.
- ↑ Muñoa Hoyos, Iraia. «Fisioterapiako Gradua - Irakasleak» UPV/EHU (UPV/EHU) Noiz kontsultatua: 2020-11-15.
- ↑ Muñoz Hoyos, Iraia. (2016). «Belaunaldiz belaunaldiko oinordetza epigenetikoa — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (UEU ' Unibertsitatea.net) Noiz kontsultatua: 2020-11-14.
- ↑ «Txiotesia lehiaketa - Irabazleak» www.unibertsitatea.net (UEU - Unibertsitatea.Net) Noiz kontsultatua: 2020-11-13.
- ↑ Euskal Irrati Telebista. (2018-11-10). «Atariko proba: Iraia Muñoa Hoyos, bioteknologoa» www.eitb.eus (EITB) Noiz kontsultatua: 2020-11-14.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Iraia Munoa Hoyos Researchgate sarean.
- Iraia Muñoa Unibertsitatea.net webguneko Ziztu-bizian albistegian.
- Txiotesia lehiaketa irabazi zuten 6 txioak. 2016