Iran-Sudan harremanak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iran-Sudan harremanak

Misio diplomatikoa
Nork ordezkatua

Motaaldebiko harreman

Iran-Sudan harremanak Iran eta Sudan estatuen artean egon ziren harremanak izan ziren. 1956an hasi ziren eta 2014n harremana krisian sartu zen.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harremanek honako garapena izan dute[1]:

1956an, Sudango Errepublika independentea sortu zen. Iranen 1979an iraultza islamikoa garaile atera arte, harreman ona izan zuten bi herrialdeek.

1981ean, Iran-Irak gerra hasi zen. Arabiar Ligaren jarrerarekin bat eginez, Sudan Iraken alde egin zuen.

1986an, Sadiq al-Mahdi Sudango lehen ministroak Teheran bisitatu zuen. Sudango lehen agintaria izan zen bertara joaten Iranen iraultza islamikoa gailendu zenetik.

1989an, Omar al-Bashir jeneralak estatu kolpea eman zuen Sudanen, eta estatu islamiko bat ezarri zuen. Urte berean, Teheranera egin zuen bidaia.

1991ean, Ali Akbar Haxemi-Rafsanjani Irango presidenteak Khartum bisitatu zuen, eta bi herrialdeek akordioak egin zituzten arlo ekonomikoan eta diplomatikoan.

2006ean, Irango lider nagusia zen Ali Khamenei aiatolarekin elkartu zen Al-Baxir, Teheranen.

2008an, Sudanek eta Iranek hitzarmen militar bat egin zuten.

2012an, Itsaso Gorrian barrena zebiltzan Irango gerraontziak hiru aldiz gelditu ziren Sudango portuetan. AEBek, Israelek eta Ekialde Hurbileko herrialde sunitek mehatxutzat eta arriskutzat hartu zuten.

2014ean, Sudango Gobernuak Iranen Zentro Kulturalaren egoitzak itxi eta diplomatikoak bidali zituen. Aliantza politikaren aldaketa batekin espekulatu zuten Sudango hedabideek.

2014ko irailaren 2an, bertako hedabideek argitaratu zutenaren arabera, posible zen Khartumek aliantza aldaketa bat egiteko lehenbiziko pausoa eman izana. Zehazki, Iran bazter batera uztea, Persiako golkoko monarkiekin bat egiteko. Ondorio hori Sudango Gobernuak hartu zuen erabaki batean oinarritzen zen . Irailaren 1ean, Irango Zentro Kulturalak herrialdean dituen egoitzak ixteko agindua eman zuen, eta Irango ordezkari kulturalari eta zentroetako langileei irailaren 4ra arteko epea eman zien herrialdea uzteko. Atzerri Ministerioak ohar batean adierazi zuenez, zentro horiek «gainditu» egin zuten zegokien jarduna, eta «mehatxu» bihurtu ziren «bake sozialarentzat eta intelektualarentzat»[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «IRAN-SUDAN ERLAZIOA», Berria, 2014-09-03
  2. Mikel Rodriguez, «Aliantza, kinka batean», Berria, 2014-09-03

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]