Edukira joan

Irango Azerbaijan

Koordenatuak: 37°36′N 47°00′E / 37.6°N 47°E / 37.6; 47
Wikipedia, Entziklopedia askea
Irango Azerbaijan
 Iran
Administrazioa
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak37°36′N 47°00′E / 37.6°N 47°E / 37.6; 47
Demografia
Artikulu hau Irango eskualde historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Azerbaijan (argipena)».

Azerbaijan edo Azarbaijan (persieraz: آذربایجان‎Āzarbāijān, ɒːzæɾbɒːjˈdʒɒːn ahoskatua; azerbaijaneraz: آذربایجان Āzerbāyjān, ɑːzæɾbɑjˈdʒɑn ahoskatua), baita Irango Azerbaijan ere,[1] ipar-mendebaldeko Irango eskualde historikoa da, Irak, Turkia, the Nakhitxevango Errepublika Autonomoa, Armenia eta Azerbaijango Errepublika mugakideak dituena. Jatorriz, eskualdeari Āturpātākān zioten, eta historian zehar izen hori Azerbaijan bihurtu da. Historialariek eskualde hau Zoroastroaren sorlekua zela uste dute eta bere izena zoroastrismoarekin lotuta dagoela, beraz, Adur Gushnasp suzko tenplua inguru honetan dago, Takht-e Soleiman aztarnategi arkeologikoan.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau probintziak osatzen dute:

100.081 km²-ko azalera du eta 1989an 5.990.000 biztanle zituen. Gainera, 10.000 km²-ko azalera eta 1.500.000 biztanle inguru ditu Hamadan, Arak, Saveh, Ipar Khorasan eta Teheran probintzietan banatuta.

Hiriburua Tabriz da (1.733.033 bizt.). Urmia (856.914 bizt.) eta Ardabil (531.374 bizt.)[2] ere bertan daude.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Minahan, James. (1998). Miniature Empires. Greenwood Publishing Group.
  2. Iran: Provinces and Cities population statistics

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]