Iraupen-lasterketa (automobilismoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sport prototipoak Daytonako 24 orduetan.

Iraupen-lasterketa ohi baino iraupen luzeagoko auto lasterketa edo moto lasterketa da. Bertan ibilgailuen fidagarritasuna eta gidarien erresistentzia fisikoa probatzen dira. Automobilen kasuan, lasterketa mota hau turismoekin, grand turismoekin edo sport prototipoekin lehiatzen da, rally raidetan izan ezik, hala nola Dakar rallya eta Baja 1000 kasuetan, eta Chamonix-eko 24 orduen kasuan., elur gainean autoekin ibiltzen direnak. Iraupen-lasterketa ia guztietan gidariak aldatzea baimenduta edo behin baino gehiagotan beharrezkoa da.

Orokorrean, helburua lasterketa zirkuituari ahalik eta bira gehien aurrez zehaztutako denboran edo aurrez zehaztutako distantzia ahalik eta denbora laburrenean egitea da. Lehenengoen artean Daytonako 24 orduak, Le Manseko 24 orduak, Nürburgringeko 24 orduak, Spako 24 orduak eta Sebringeko 12 orduak dira, eta bigarrenetan Petit Le Mans, Monzako 1000 km eta Bathursteko 1000 km. Lasterketetako gutxieneko iraupenak lau ordu edo 800 km dira, nahiz eta maila lokalean edo amateur mailan distantzia motzagoak onartzen diren.

Lasterketa famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]