Irfan

Wikipedia, Entziklopedia askea

'Irfan hitzak ( arabieraz / persieraz / urduz : عرفان ; turkieraz: İrfan) –Irfaan eta Erfan ere idatz daiteke– literalki ezagutza, kontzientzia edo jakinduria esan nahi du. Mistizismo islamiarraren eremu zabalean, mistizismo teorikoa, praktikoa eta konbentzionala aurki daitezke sufismoarekin tartekatuak, halako moldez non zenbait kasutan irfana eta sufismoa gauza bera direla uste izaten da. Hala ere, mistizismo islamiarra, sufismoa ez bezala, teologia eta filosofiarekin batera islamiar zientzietako bat da. Báhá'í idazteunetan ehunka aldiz aipatzen da irfan-a bere adiera literalean. Islamean ez bezala, ikasi beharreko zerbait izan beharrean, eguneroko zereginetan errealitate transzendente batez konturatzearekin lotzen da.

Mistika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Avizenak bere liburuetako batean honela definitzen zuen mistika: plazer fisikoei uko egiten diena eta haragizko munduaren plazerren gainetik begiratzen dionari "aszetikoa" deitzen zaio. Otoitz, barau, eta abar egiten dituenari "adoratzaile" deitzen zaio. Beste inori erreparatu gabe, Jainkoari soilik arreta ematen diona, mundu transzendenteari bideratuta, Jainkoaren argiak argizta dadin, hori "mistikoa" da. Dena den, batzuetan izendapen horietako bi edo guztiak pertsona bakar bati aplika dakizkioke.

Xiismoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestalde, hamabitar xiismoan, Irfan hitzak gnosis[1] esan nahi du. Gaurko Irfanaren sustatzaile xiita ospetsuenen artean teologo usuli hauek ditugu: Allāmah Tabatabai, Ruhollah Khomeini, Mohammad-Taqi Bāhjat, Allameh Hassan Hassanzadeh Amoli eta Allāmah Qādhi Tabatabai. Adituek irakatsi zutenez, irakaspen islamiarrak Jainkoaren maitasunarekin atxikiz, gnosis-a lor daiteke. XVII. mendeko Irango Mulla Sadra, Xiismoko Irfanaren ideologo historikoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Muṭahharī, Murtaz̤á.. (2000). Light within me. Ansariyan Publications ISBN 964-438-301-X. PMC 31051673. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]