Irlandako Museo Nazionala

Koordenatuak: 53°20′25″N 6°15′17″W / 53.3403°N 6.2547°W / 53.3403; -6.2547
Wikipedia, Entziklopedia askea
Irlandako Museo Nazionala
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Desagertutako erakunde administratiboa Dublingo konderria
HiriaDublin
Koordenatuak53°20′25″N 6°15′17″W / 53.3403°N 6.2547°W / 53.3403; -6.2547
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1877ko abuztuaren 14a
Inaugurazioa1890
ZuzendariaLynn Scarff (en) Itzuli
Bisitariak urtean783.278
Kontaktua
E-postamailto:info@museum.ie
Webgune ofiziala

Irlandako Museo Nazionala (ingelesez National Museum of Ireland eta irlanderaz Ard-Mhúsaem na hÉireann) Irlandako museo nazionala da. Dublin hiriburuan hiru eraikin ditu, bata Kildare Streeten (Arkeologia saila), bigarrena Benburb Street kalean dagoen Collins Barracks izeneko eraikinean (Dekorazio Artea eta Historia) eta Merrion Streeten (Historia Naturaleko Museoa). Laugarren eraikina Mayoko konderrian dago. Museoa 1997an ireki zen eta irlandar arte, kultura eta historia naturala erakustea du helburu.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkeologia saila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandako aurrehistoriatik hasi, eta Erdi Aroan barrena vikingoen asentamentuetararte iristen da. Zelten metalezko artisautza lanek leku berezia dute, Burdin eta Brontze Aroko tresna eta apaingarri ugari erakusten dituelarik, gehienak XIX mendeko indusketetan aurkitutakoak dira.

Eraikina Thomas Newenham Deanek diseinatu zuen eta 1890 urtean ireki zen.

Dekorazio Artea eta Hitoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoaren administraziogunea da. Antzina barrakoi militarrak izan ziren. Altzari, keramika, beiragintza eta zilarrezko apaigarri historikoak erakusten ditu, bai eta txanpon eta armak ere. Bereziki aipagarria da Irlandako Estatu Askeko Armarri Handia.

Aldizkako erakusketa ugari ere izaten da.

Historia Naturaleko Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dublinen dagoen hirugarren eraikina da, Merrion Streeten koaturikoa. Mundu guztiko animaliak ditu.

Landa Bizitzako Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mayoko konderriko Turlough herrixkan dago, Castlebarretik 8 kilometrora. XIX mendearen erdialdetik XX mendearen erdialderako bizimodua erakusten du. Materialaren gehiengoa 30. hamarkadako Irlandako landa eremuetan jasoa da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]