Isabel Peralta
Itxura
Isabel Peralta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1921 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | L'Alfàs del Pi, 2007 (85/86 urte) |
Irakaslea(k) | Javier Ziga Etxandi Gerardo Sacristán |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Isabel "Isa" Peralta Rubi (Iruñea, 1921 – L'Alfàs del Pi, 2007) nafar margolaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Isabel Peralta Iruñean jaio zen 1921ean. 1954an hasi zen pintatzen, eta Javier Ziga izan zuen lehenbiziko irakaslea. Ondoren, Gerardo Sacristánekin ikasi zuen Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan. Nafarroako Museoan egin zuen aurreneko erakusketa, 1962an. Nafarroatik kanpo, Donostian, Benidormen, La Vila Joiosan eta Zaragozan aurkeztu zituen bere lanak.[1]
Talde erakusketa ugaritan parte hartu zuen, besteak beste Iruñean, Baionan, Bartzelonan, Madrilen, Toronton (Kanada), Caracasen, Frankfurten, New Yorken eta Parisen. Nafarroako Museoan, Miamiko Museum of Hispanic & Latin American Art-en eta Kōchiko Nakatosa Museum of Art-en ikusgai dago haren obra.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Isa Peralta: biografia. isaperalta.weebly.com (Noiz kontsultatua: 2023ko otsailak 3).