Ischnodes sanguinicollis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ischnodes sanguinicollis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaElateridae
GeneroaIschnodes
Espeziea Ischnodes sanguinicollis
[[|]]

Ischnodes sanguinicollis Elateridae familiako kakalardo saproxilikoa da, zientziarako Panzerrek 1793an deskribatu zuena.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koleoptero txikia da (8-10 mm). Pronoto gorri distiratsua, bai bizkarraldean, bai episternoetan, eta elitro beltzak. Eskuteloa ez da bihotz-formakoa.[2]

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baso hostoerorkor zaharretan bizi da, lurretik hurbil dauden zuhaitz-zuloetan. Haritzak eta, batez ere, pagoak maite ditu. Limoniscus violaceus kakalardoa ere habitat berdinean bizi ohi da.[2]

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaketa paleartiko zabala dauka, Iberiar penintsulatik Suedia eta Japoniaraino.[2]

Kontserbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IUCNren Zerrenda Gorrian kalteberatzat hartua da.[3] Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoan ere jasorik dago, kaltebera kategorian.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ischnodes sanguinicollis (Panzer, 1793). eu-nomen.eu (Noiz kontsultatua: 2019-11-3).
  2. a b c Recalde Irurzun, José I.; Sánchez-Ruiz, Antonio. Elatéridos forestales de Navarra IV. Presencia de Procraerus tibialis (Lacordaire, 1835) en la Península Ibérica, y otras aportaciones faunísticas sobre especies asociadas a frondosas senescentes (Coleoptera: Elateridae). Boletín Sociedad Entomológica Aragonesa, 136 (2005) : 241–245, sea-entomologia.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-3).
  3. Mannerkoski, I.; Hyvärinen, E.; Alexander, K.; Büche, B.; Mico, E. eta Pettersson, R.. Ischnodes sanguinicollis. The IUCN Red List of Threatened Species 2010: e.T157829A5154793 (Noiz kontsultatua: 2019-11-3).
  4. 254/2019 Foru Dekretua, urriaren 16koa; honen bidez, Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrenda ezartzen da, Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogo berria ezartzen da eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoa eguneratzen da.. 216. aldizkaria - 2019ko urriaren 31, navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-3).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.