Ishi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ishi
Ishi portrait.jpg
Bizitza
Jaiotza Kaliforniac. 1861
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa Yana peoplea
Lehen hizkuntza Yana
Heriotza San Frantzisko1916ko martxoaren 25a
Heriotza modua berezko heriotza (tuberkulosia)
Lanbidea
Lanbidea tribal chiefa
Jasotako sariak

Ishi (c.1861 - 1916ko martxoaren 25a) AEBko Kaliforniako Yahi herriko (Yana herriko zati bat) azkenengo gizakia izan zen. Yahitarren kulturan, norberaren izena bakarrik hildakoei esan ahal zitzaien. Honen ondorioz, Alfred Kroeber antropologoak Ishi izena jarri zion, gizona Yahieraz. Ishi izen honekin ados egon zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1911. urtean Orovillen (Kalifornia) janaria lapurtzen atxilotu zuten. Ingelesez eta bertakoen hizkuntzak (Wintuera eta Maiduera) ezagutzen ez zituenez, "Ameriketako azken basatia" ezizena jarri eta horrela egin zen ezagun.

T.T. Waterman etnologoa yahi herrikoa zela ohartu zen. Herri honek hainbeste sarraski jazo eta gero, azkena 1865ean, desagertutzat eman zen. XIX. mendearen bigarren erdialdean, hiritar armatuak bazter guztietan ibili ziren herri hauetako emazteak, gizonak eta haurrak erailtzen. Hala ere, yahi talde txiki batek (hogeiren bat) ihes egin zuen mendietara eta geroztik ezkutuan bizi izan ziren.

1908an lau baizik ez ziren gelditzen eta hauek, gizon zuri bat ikusi orduko, ihesean ateratzen ziren. Halako batean bereizita gelditu ziren eta hiru hil zirelarik, azkena, Ishi, bakarrik ibili zen Orovillen egoera tamalgarrian harrapatua izan arte.

Watermanek San Franciscoko unibertsitateko museora eraman zuen eta han, ikerlarien informatzaile bihurturik, Yahiera hizkuntza erakutsi zien. Horretaz gainera bere tribukoen gauza asko erakutsi zien. Besteak beste sua egiten, azkonak egiten... berari esker antropologiako ikerkuntza asko egin zituzten.

Unibertsitateko jendearekin bakarrik mantendu zituen harremanak; hala ere, ikusle pilo bat "azken basatia" ezagutzera joaten ziren museora. Lehen hilabetetan 24.000 hurbildu ziren, Ishik azkonak eta sua nola egiten zituen ikustera. Bost urteren buruan hil zen tuberkulosiak jota.

Ishiren istorioa 2000. urterarte ez zen bukatu, bere garuna ikerketa institutu batean gordeta atxiki zutela orduan jakin zelako. Kaliforniako jatorrizko nazioek bere garuna eskatu zuten duinki ehorzteko eta hortik gutxira, Kaliforniako amerindiarrei itzuli zieten.