Isidore Isou

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isidore Isou
Ter 8.jpg
Bizitza
JaiotzaBotoșani1925eko urtarrilaren 29a
Herrialdea Frantzia
 Errumania
Lehen hizkuntzaerrumaniera
HeriotzaParis2007ko uztailaren 28a (82 urte)
Hobiratze lekuaCrématorium-columbarium du Père-Lachaise (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, eleberrigilea, margolaria, zinemalaria, musikaria, antzerkigilea, filosofoa, idazlea, zinema-kritikaria eta zinema zuzendaria
MugimenduaLettrism (en) Itzuli

IMDB: nm0411428 Rottentomatoes: celebrity/isidore_isou
Musicbrainz: 67767677-9f06-4231-880a-918670613901 Edit the value on Wikidata

Isidore Isou (Botosani, Errumania, 1925 - Paris, Frantzia, 2007) frantses idazlea izan zen, jatorriz errumaniarra.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1946an, letrismoa sortu zuen: mekanika estetikoaren helburua osagai ahostun bereziak, letrak, sortzea duen artea. Definizio hori La Dictature lettriste lanean azaldu zuen. Isouren nahia zen errealismoa ordezkatzea, antzinako abangoardien ikerketak areagotzen duen esperimentazioaren bidez, bai literaturan, bai antzerkian, bai musikan eta bai zineman. Baina zailtasunak izan zituen letrismoa benetako poetikarantz bideratzeko, eta aldaketa estetiko-iraultzaile bilakatu zen mugimendua 1952an. Lan letristak eta eleberri erotikoak alde batera utzita, hainbat saiakera idatzi zituen. Lan horietan, gerraondoko poetikaren nahasialdiaren behatzaile kritiko azaldu zen Isou: Les Véritables Créateurs et les Falsificateurs de Dada, du surréalisme et du lettrisme (1973, Dadaren, surrealismoaren eta letrismoaren benetako sortzaileak eta faltsifikatzaileak).

Horretaz gainera, zenbait film esperimental egin zituen; horien artean, aipatzekoa da Traité de bave et d'éternité (1951, Pozoiaren eta betikotasunaren hitzarmena).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]