Ismail Paxa (arabieraz: إسماعيل باشاIsmā‘īl Bāshā, turkieraz: İsmail Paşa; Kairo, 1830ekoabenduaren 31a - Istanbul, 1895ekomartxoaren 2a) Egiptokokedive izan zen. 1861ean gudarostea Sudanera bidali zuen, iraultza indargabetzeko. Egiptoren modernizazioa bultzatu zuen: irakaskuntza antolatu, azukrearen industria garatu, eta beste. 1869an Suezko kanala inauguratu zuen. Gastu handiak izan ziren, ordea, eta atzerriko zorra handitu egin zen. Zorrak ordaintzeko Suezko kanalean zituen akzioak Ingalaterrari saldu behar izan zizkion. 1876an Europako gobernuek Egiptoko finantzak kontrolatzeko batzar bat sortu zuten. Garai horretan hasi zen pizten Egiptoko nazionalismoa. Giro horrek eragin zuen Arabi Paxaren matxinada. Atzerriko herrialdeek hartara bultzaturik, sultanak Ismail kargutik kendu eta haren seme Tawfiq jarri zuen haren lekuan.