Itsas aintzira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsas-aintzira» orritik birbideratua)
Turkmenistango Kara-Bogaz-Gol itsas aintzira.

Itsas aintzira edo albufera sakonera txikiko ur-masa da, itsaso zabaletik hareaz, legarrez edo uharriz osatutako kordoi batez bereizirik dagoena[1]. Albufera hitzaren jatorria arabiarra da, البحيرة edo al-buhayra, "itsas txikia". Itsas aintziren ura, neurri batean edo bestean, gazia da, azken buruan itsasoaz komunikatuta baitaude. Jatorria, sarritan, badia baten ixtearen ondorioa izaten da: itsas sedimentuek eta ibaiek ekartzen dituztenak zamatzen doaz, badia kasik bete arte.

Morfologia aldetik oso desberdinak izan daitezke. Itsasaldiak oso indartsuak ez direnean itsas aintzirak luzeak eta estuak sortzen dira, Mediterraneo kasu. Kasu horietan itsasotik bereizten duen lur-zerrenda, hareaz edo lurraz sortutakoa, hondar-barra estu bat izaten da.

Ekologikoki interes handiko guneak izaten dira. Zoritxarrez giza-populazioetarako oso toki onak izaten dira eta oso ohikoa da ekosistema horiek oso degradatuta egotea edo arazo larriei aurre egin behar. Oso kilometro gutxitan kontraste handiak sortzen dira eta horrek landaredian eragin zuzena du. Hegazti migratzailetzat, bestetik, gelditzeko eta jateko espazio oso egokiak dira. Azkenik, iktiofaunaren ikuspuntutik, arrainentzako arrautzak jartzeko toki oso onak izaten dira.

Terminologia nahasia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas aintziren izendapena oso nahasia da mundu mailan. Tokian-tokiko ezaugarri bereziak eta izen desberdinak izaten dituzte. Horrela, Espainian "albufera" hitza erabiltzen den bitartean, baita ere Espainian eta Hego Ameriketan ohikoa da "mar" hitza. Herriz herri hitz desberdinak aurki daitezke, desberdintasun txiki batzuez, beraz:

Euskal Herriko itsas aintzirak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure kostaldearen orografia dela eta, ekosistema hauek ez dira oso ohikoak: itsasoak indar handiz jotzen du eta itsas ertzean itsas labarrak dira ugarienak. Aintzira hauentzat baldintza egokiak aurkitzeko Lapurdiko kostaldera jo behar dugu; han Landetako aintzira sistemari jarraituz, Euskal Herriko itsas aintzira nagusiak aurkituko ditugu: Aturri bokalearen ondoko Barreko urmaelak eta Txibertakoa, egun erabat urbanizatuta.[2]

Irunen, Plaiaundiko Parke Ekologikoan azken hamarkadan berreskuratutako aintzirak ditugu, horietako bi ur gaziaz hornituta. Nahiz eta artifizialak izan, ekologikoki garrantzi handia dute.

Itsas aintzira ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko dira munduan ospetsuak. Esanguratsuenak Ramsar hitzarmenaz babestuta daude. Hona hemen batzuk:

Valentziako Albufera satelite argazkiz.

Amerikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Albufera Elhuyar, Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa
  2. Mikel Estonba: 50 or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mikel Estonba: Euskal Herriko hezeguneak. Usurbil: Elhuyar, 2002. ISBN:84-95338-31-9.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]