Plaiaundiko Parke Ekologikoa
Koordenatuak: 43° 21′ 01″ N, 1° 47′ 30″ W / 43.350176°N,1.791802°WPlaiaundiko Parke Ekologikoa Irunen (Gipuzkoa) dagoen Babes Bereziko eremua da, Txingudiko badiaren barruan. Zonaldea 23,4 hektareako eremua da eta bertan 1998. urtetik aurrera berriztapen lanak egiten ari dira. Padurak, aintzirak, haltzadiak, zelaiak eta uharteak ikus daitezke Parke Ekologiko horretan, Plaiaundi habitat dibertsitate handiko eremua baita, Bidasoko itsasadarraren ondoan. Hegazti migratzaileen babesleku garrantzitsua da.[1]
Plaiaundiko zonaldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- San Lorentzo itsas aintzira
- Txoritegi itsas aintzira
- Itzaberri lohi-hondartza
- Ur geziko putzuak
Txingudiko Ekoetxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Parkearen sarreran dago kokatuta. Paduren interpretazio zentroa da berez baina baita ekitaldi asko egiteko tokia ere. Bisitarientzako informazioa eta gidak eskaintzen dira.[2]
Arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Donostia-Hondarribia aireportua handitzeko plana.
- Plaiaundi erdian dauden kirol instalazioak.[3]
- Kutsadura
- Itsaski bilketa
Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Mikel Estonba: Euskal Herriko hezeguneak. Usurbil: Elhuyar, 2002. ISBN:84-95338-31-9.
- Egile Batzuk: Plaiaundiko Parke Ekologikoa. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 2000. ISBN 978-84-457-1640-3.