Itziar Nogeras

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itziar Nogueras» orritik birbideratua)
Itziar Nogeras

Bizitza
JaiotzaDonostia1966ko urtarrilaren 19a (58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna eta filologoa
KidetzaElhuyar Fundazioa

Twitter: ItziarNogeras Inguma: itziar-nogeras-berra-00 Edit the value on Wikidata

Itziar Nogeras Berra (Donostia, Gipuzkoa, 1966ko urtarrilaren 19a) kultur kudeatzailea da. Elhuyar Fundazioko zuzendari izan zen hamaika urtez, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua proiektuan hasierako zuzendaria izan zen, eta gero Mungiako Larramendi ikastolako zuzendaria.

Euskara irakaslea (1992-1996)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasletzan diplomatua (1987), Euskal Filologian lizentziatua (1991) eta kultura kudeaketan aditua da. Ikasketak bukatuta euskara irakaslea izan zen AEKn lau urtez 1992tik, non didaktikako arduraduna ere izan zen.

Elhuyarreko lexikografoa (1992-2012)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992an Elhuyarren ere hasi zen hiztegigintzan, garai haietan hasita bera izan zen Elhuyar Hiztegiaren erredaktoreetako bat. Ildo horretatik jarraituta, 1997an Merkataritza euskaraz liburua argitaratu zuen 1997an.[1][2] 1994 eta 1996 urteen artean 22 artikulu idatzi zituen argazkigintzaz.[3][4]

Euskararen erabileraren sustatzailea enpresetan eta kudeaketan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan munduan eta gestio-prozesuetan euskararen erabilera bultzatzen ibili zen, besteak beste, euskara-planen aholkularia, edo euskara teknikoan trebatzailea.

Elhuyar Fundazioko zuzendaria (2002-2013)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elhuyar Fundazioko kudeatzaile moduan hasi zen 2000n eta zuzendari nagusia izan zen gero 2002tik 2013 arte. Urte horietan hainbat apostu estrategiko egin zituen Elhuyarrek, besteak beste , fundazio bihurtzea, hizkuntza-teknologia lantzeko Eleka spin-off enpresa eta ikertaldea sortzea, Elhuyarreko 5 hiztegi Android eta iphone plataformetan jartzea, edo Euskal Wikipediarekin lankidetzan aritzea.[5][1][6] Garai horretan fundazioak jaso zituen sari eta aitormenen artean hauexek azpimarratu daitezke: 2009an Euroscience Media Awards sarietan, dibulgazioaren Europako telebista-saiorik hoberena; 2006an El Correo Digital saria, Zientzia.net webguneari, aisialdi eta zerbitzu web onena izateagatik; 2006an Tecnaliaren III. Kazetaritza Sarirako accesita eta Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza Sailaren saria Teknopolis telebista saioari; edo 2005eko eta 2006ko Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak.

Donostia 2016 proiektuko zuzendaria (2012-2013)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua proiektuko zuzendari izendatu zuten. Izendapenean izandako ustezko irregulartasunek polemika piztu zuten hedabide batzuek, eta artean publiko ez zen egitaraua argitaratu zuten. Proiektuaren baitan izandako desadostasunak zirela eta, dimisioa aurkeztu zuen 2014ko apirilean.[7][8][9]

Ikastolako zuzendaria (2016)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geroago Mungiako Larramendi ikastolako zuzendaria izan da 2016tik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Larrañaga, Jose. (1997-05-29). «Kalean da euskaraz jardun nahi duten dendarientzako eskuliburua.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. Berria.eus (Euskaldunon Egunkaria) (Noiz kontsultatua: 2019-10-16).
  2. Nogeras, Itziar. (1999). Merkataritzan euskaraz. Elhuyar ISBN 8487114180..
  3. Itziar, Nogeras. (1994-1996). Argazkigintzazko argitalpenak.. Elhuyar Zientzia eta Teknologia. ISBN 2603-6614..
  4. «Itziar Nogeras Berra :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-16).
  5. Olaizola, Garniñe. (2002-12-22). «Kalean da euskaraz jardun nahi duten dendarientzako eskuliburua.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. Berria.eus (Elhuyar Fundazio bilakatu da, Geroar oinarri sendoak jartzeko.) (Noiz kontsultatua: 2019-10-16).
  6. «Elhuyarrek bere bost hiztegi jarri ditu Android eta Iphone-n» El Diario Vasco 2011-09-27 (Noiz kontsultatua: 2019-10-16).
  7. Lizarralde, Mikel. «Nogeras: "Erabilera politikoak eraman nau dimisioa ematera"» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-16).
  8. Lizarralde, Mikel. ««Elkarbizitzarako beharko lukeen proiektua jaurtigai bat da orain»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-16).
  9. (Gaztelaniaz) Sagasti, Iker. (2014-04-03). «Itziar Nogeras: "Han intentado desacreditarme"» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2019-10-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]