Ivan Lendl

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ivan Lendl
Ivan Lendl.jpg
Bizitza
Jaiotza Ostrava1960eko martxoaren 7a (56 urte)
Herrialdea  Txekoslovakia  (1960 -  1992)
 Ameriketako Estatu Batuak  (1992 -
Hezkuntza
Hizkuntzak Txekiera
Lanbidea
Lanbidea tenislaria eta tenis entrenatzailea
Tenis
Eskua eskuina
Jokaera eskuina
Bakarka i/g 1071–239
Binaka i/g 187–140
 
Pisua 79±0 kilogramo
Altuera 188 zentimetro

Ivan Lendl (Ostrava, Txekoslovakia, 1960) tenislari profesional ohia da. Jaiotzez txekiarra, 1992an estatubatuar herritartasuna hartu zuen.

1975ean hasi zen gazte-mailako nazioarteko txapelketa nagusietan jokatzen, eta haren mailako tenislari onena bilakatu zen 1978an. 1979an, profesionaletara igaro, eta, 1980an, zazpi txapelketa irabazi zituen. Garaipen ugari erdietsi arren —izen handiko Volvo saria 1982an eta 1983an—, ez zuen Grand Slameko lehiaketarik irabazi, 1984ko Roland Garrosen John McEnroe mendean hartu zuen arte. 1985ean, Estatu Batuetako Irekia irabazi zuen, berriro ere McEnroe mendean hartuz, eta, hurrengo bi urteetan, Estatu Batuetako nahiz Frantziako lehiaketak irabazi zituen. Munduko tenislari onena izan zen 1985-90 bitarteko hainbat alditan, eta Australiako Irekia ere bi aldiz irabazi zuen, 1989an eta 1990ean. Indar eta gaitasun fisikoagatik da ezaguna, edozein motatako pistetan moldatzen delako, belar gainean izan ezik; horrek eragotzi zion, hain zuzen, Wimbledongo Lehiaketa irabaztea. Jokalari garrantzitsua izan zen, halaber, 1980an Txekoslovakiak Davis Kopan lortutako lehen garaipenean. 1992an lortu zuen Estatu Batuetako hiritartasuna, eta 1994an utzi zion tenisean jokatzeari, sorbaldan zuen arazo batengatik.

2012aren hasieraz geroztik, Andy Murrayren entrenatzailea da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivan Lendl Aldatu lotura Wikidatan