Ivan Xixkin
Ivan Ivanovitx Xixkin (errusieraz: Ива́н Ива́нович Ши́шкин; Jelabuga, Errusiar Inperioa, 1832ko urtarrilaren 25aGreg./urtarrilaren 13aJul. - San Petersburgo, 1898ko martxoaren 20aGreg./martxoaren 8aJul.) errusiar paisaia margolaria izan zen.
Moskuko Margolaritza, Eskultura eta Arkitektura eskolan ikasi zuen eta 1856tik 1860ra San Petersburgoko Arte Akademia Inperialeko ikaslea izan zen. 1873tik 1898ra margolaritza irakasle izan zen Akademian. Denboraldi batez Suitzan eta Alemanian bizi eta lan egin zuen.
Peredvizhniki taldeko kidea izan zen. Baso-paisaiez egindako pinturengatik nabarmendu zen. Datxa baten jabe izan zen Viran, San Petersburgotik gertu, eta han egin zituen bere lanik onenak. Poetikoki deskribatu zituen basoetako urtaroak, natura basatia, animaliak eta txoriak.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Goiza pinudian, 1889
-
Zekale, 1878
-
Haritz basoa, 1887
-
Basoa, 1895
-
Negua, 1890
-
Ipar basatia, 1891
-
Euria haritz-baso batean, 1891
-
Pagadia, 1871
-
Pinua hondarretan, 1884
-
Paisaia harritsua, 1889
-
San Petersburgoko kanpoaldea, 1856
-
Meri Hoviko ekaitzaren ondoren, 1891
-
Baso-distantzia, 1884
-
Ivan Kramskoik erretratutako Xixkin. (1873)