Edukira joan

Izarrarteko Hodei Lokala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izarrarteko Hodei Lokal» orritik birbideratua)
Eguzkiaren kokapena gainerako hodeiak erreferentziatzat hartuta. Hainbat hodeien mugimenduak gezien bidez adierazita daude.

Izarrarteko Hodei Lokala 30 argi-urte inguruko diametroa duen nebulosa bat da, gaur egun hodei honetan kokatzen da gure izarra eta bera zeharkatzen dihardu. Eguzki-sistema duela 44 000 eta 150 000 urte artean sartu zen Izarrarteko Hodei Lokalera eta bertatik ateratzeko beste 10 000 edo 20 000 urte gehiago beharko ditu. Hodeiak (baldintza estandarretan) 6000 ºC-ko tenperatura eduki ohi du, Eguzkiak lurrazalean duen tenperatura baino beroagoa da beraz. Dentsitate oso baxua du, 0,26 atomokoa zentimetro kubikoko, galaxia-izarrarteko inguruneak eduki ohi duenaren bostena. Burbuila Lokalean ordea dentsitate baxuagoa aurki dezakegu, bertan, 0,13koa da. Alderaketa bat eginez gero antzemango dugu dentsitatea zein baxua den leku horietan; Lurraren atmosferan, 2,7 × 1019 molekula aurkitzen dira zentimetro kubikoko.[1][2]

Hodeia, Burbuila Lokalaren eta Loop I Burbuilaren arteko baturari esker sortu zen. Eguzkiaz gain, beste hainbat izar ere Izarrarteko Hodei Lokalean murgilduta daude, hala nola, Alpha Centauri, Vega, Arturo, Fomalhaut, etab.[3][4]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Zell, Holly. (2013-06-06). «IBEX - New Observations of Interstellar Matter - Briefing Materials» NASA (Noiz kontsultatua: 2018-06-22).
  2. «APOD: 2002 February 10 - The Local Interstellar Cloud» apod.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2018-06-22).
  3. «Local Chimney / Local Bubble» www.solstation.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-22).
  4. Mark Anderson, "Don't stop till you get to the Fluff", "New Scientist" no. 2585, 6 Jan, 2007, pp. 26-30

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]