Izatearen arintasun jasanezina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izatearen arintasun jasanezina
Datuak
IdazleaMilan Kundera
Argitaratze-data1984
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaNesnesitelná lehkost bytí
Hizkuntzatxekiera
HerrialdeaFrantzia
ISBN8497836418
Euskaraz
IzenburuaIzatearen arintasun jasanezina
ItzultzaileaKarlos Cid Abasolo
Argitaratze-data2009
ISBN978-84-9783-729-3

Izatearen arintasun jasanezina (jatorrizko txekieraz Nesnesitelná lehkost bytí) (1984), Milan Kunderaren eleberria da, Pragako Udaberriaren garaian kokatua. Idazleak bertan fikzioa eta saiakera (filosofia, historia, etab.) uztartzen ditu. Txekieraz idazi zuen 1982an, eta bi urte geroago argitaratu zen Frantzian frantsesezko itzulpena. Txekierazkoa jatorrizko testua 1985ean plazaratu zen lehen aldiz, Torontoko 68 Publishers argitaletxearen eskutik. Txekian, ordea, urte dezente geroago (2006an). 2009an Karlos Cid Abasoloren euskarazko itzulpena argitaratu zuten Elkar eta Alberdania argitaletxeek. Itzulpen hori finalista izan zen 2010eko Euskadi Sarietan.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hona eleberriko pertsonaia nagusiak:

  • Tomas: Txekiar zirujau gonazalea pertsonaia nagusia da. Eleberrian bertan idazleak Tomas irudi batetik sortu zela dio: erabaki bat hartu ezinik leihotik horma huts bati begira dagoen pertsonaia da. Zirujau izateko beharra omen du, pertsonen barnealdea ikertzeko, eta arrazoi beragatik 200 emakume baino gehiagorekin izan ditu sexu harremanak. Teresaren ahultasunaren mende ezkondu da, ez baita Teresa babesteko bultzada jasateko gai. Zalantza erabat gainditu gabe hartutako erabakiek Pragako zirujau arrakastatsu izatetik, leiho-garbitzaile eta, gero, herri txiki bateko kamioi gidari izatera daramate.
  • Teresa: Teresa beti izan da biktima, lehenik amarena eta azkenik Tomasena. Biktimatasun horrek berak lortzen du Tomas Teresaren menpe egotea.
  • Sabina: Tomasen maitaleetako bat da. Margolaria da eta bere margolanek gezur ulergarri baten atzean egia ulertezinak ezkutatzen omen dituzte. Bizitza osoa traizioan oinarritzen du. Gurasoak, senarra, bere herrialdea, maitaleak... guztia traizionatu du, baita traizioa bera ere. Bizitzaren arintasunaren adibide onena da.
  • Franz: Sabinaren maitalea ameslari hutsa da, guztia idealizatzen du. Bizitzaren astuntasunaren adibide onena da.
  • Karenin: Tomas eta Teresaren txakurra. Anna Kareninari zor dio izena. Errepikapenean oinarritzen da bere bizitza, paradisutik sekula bota ez duten izakia da, Teresak sekula izan duen maitasun harreman onena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]