Izengoiti

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
George Sand gaztea, Amantine-Lucile-Aurore Dupinen izengoitia

Izengoiti bataio eta familia izenen ordez erabiltzen den izena da.[1] Izenaren aldean egon daiteke edo izena ordezkatu dezake, edozein arrazoigatik jatorrizko izena anonimatuan mantentzeko. Ez dira gutxi literaturaren munduan, esate baterako, benetako izena ezkutatu eta beren obrak izengoiti batez sinatu dituztenak, Bernardo Atxaga kasu.

Interneten IP helbidearen ordez erabiltzen dute, nickname anglizismoa (nick laburtua) izena duena. Kiroletan oso ohikoak dira, norbaiten ezaugarri fisikoak adierazteko erabiltzen dituzte. Adibidez, Diego Armando Maradona futbolariak el pibe de oro edo urrezko mutikoa zuen izengoitia.

Borroka armatuan ere erabiltzen dute, jatorrizko izena ezkutatzeko. Orduan nom de guerre galizismoa erabiltzen dute. Adibidez, Marcos komandanteordeak erabiltzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.