Iñaki Barrenetxea Giraldez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñaki Barrenetxea Giraldez

Bizitza
JaiotzaBilbo1973ko azaroaren 28a (50 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AitaIñaki Barrenetxea Espiga
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Q16685356 Itzuli 1997-1998
Relax-GAM 1999-1999
 

Iñaki Barrenetxea Giraldez (Bilbo, 1973ko azaroaren 28a) bizkaitar txirrindulari ohia da. Euskal Herriko txirrindularitzaren urrezko aroan txirrindularia izan zen. Gaztetatik nabarmendu zen. Maila ona zuen eta sari asko lortu arren, garaipen gutxi izan zituen abiadura motela zuela eta. Hala ere, taldekide ona izan zen, eta ihesaldietan egon ohi zen askotan. Txirrindulari profesional izan eta gero, txirrindularitza epaile bilakatu zen, estatu mailan. Maila profesionala utzi ostean, txirrindularitzarekin harremana mantendu zuen. Bizkaiko Bira antolatu zuen eta Txirriga Eskolan elkartea ere eratu zuen. Bere anaia txikia, Asier Barrenetxea, txirrindularia da, baita ere.

Iñaki Barrenetxea Espiga, Bizkaiko Txirrindularitzaren Federakundearen lehendakaria izan zena, haren aita da.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon jaio zen 1973. urtean. Lau anaien arteko hirugarrena da. Umea zelarik bizikleta asko gustatzen zitzaion eta lasterketako lehen bizikleta erosi ziotenean ziztu bizian abiatu zen. Bilbo-ko Alde Zaharreko txirrindulari taldean (S.C. Casco Viejo) hasi zen txirrindularitza eskolan. Bera, S.C. Casco Viejoko lehen taldean izan zen. Gaztea zela, postu onak egiten hasi zen eta S.C. Casco Viejoko txapelketa irabazi zuen. Kadete mailan, Diauto taldearekin, lasterketa bat irabazi zuen. Kadete mailako lehen urtean mendiko saria lortu zuen Balmaseda-n eta bigarren urtean zortzigarren sailkatu zen, bizkaiko txapelketan, gernikan[1]. Gainera, Kantabriako itzulian, 9. postua eskuratu zuen etapa batean eta zortzigarren sailkatu zen azken sailkapenean.

Junior mailan, Diauto Canales taldean, sari asko lortu zituen, ihes eginda, batez ere. Hala eskuratu zuen Bizkaiko Txapelketa Gernikan, David Etxebarria-ren aurretik. Hirugarrena, David Seco izan zen. Besaya-ko Itzulian taldekako sailkapena irabazi zuten hein handi batean bere mailagatik. Itzuli hartan, frantzia, alemania, sobietar batasuna eta portugalgo selekzioak garaitu zuen, besteak beste, Diauto Canales taldeak.

Urte haietan, 200 txirrindularitik gora ateratzen ziren lasterketa batzuetan eta Iñakik postu onak egiten zituen beti. Adibidez, 2. Laukinizen, 3.a Iruñeko Bira-ko etapa batean, Bizkaiko Erlojupeko Txapelketan eta Plentzia-n, 4.a Lezama-n eta Trapagaran-en, 5.a Camargo-ko bailaran, 7.a Gordexola-n eta Euskadiko Kopan. Honako lasterketatan mendiko saria irabazi zuen: Bizkaiko Txapelketan (Gernika), Trapagaran-en, Deba-n eta Euskadiko Kopan. Beste lasterketa hauetan "Tarteko Helmugak" saria lortu zuen: Galdakaoko Sari Nagusia, Sodupe eta Gabika Txirrindulari Txapelketa-n.

Egun batean, entrenatzen zebilela istripu larria izan zuen. Buruarekin lurra jo zuen eta begi bateko nerbio optikoa mindu zuen. Begi horretan, murrizketa bat izan zuen, baina egun batzuen ostean entrenamenduekin jarraitu zuen.

Afizionatu maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñaki unibertsitatean hasi zen txirrindularitzan hobetzen zihoan bitartean. EHU-n burutu zituen ikasketak, ekonomiari loturik.

Iñaki Barrenetxea (Ripolin Bondex), pelotoitik tiraka.

Mungia-ko Gurea-Ascovalsa taldean ibili zen lehenengo urteetan. Bertan, Asla anaia bikiekin eta Gorka Gerrikagoitiarekin izan zen taldean. Urte haietan, Euskadiko Selekzioarekin sari bat lortu zuen Reus-en, eta Bizkaiko Biran parte hartu zuen munduko txirrindulari honenekin batera. 1993. urtean, sari bat lortu zuen bilboko kriteriumean. Gero, Joxean Fernandez "Matxin" zuzendariaren agindupean egon zen, Euskal Herriko eta Estatuko talderik honenean; Ripolin-Bondex (Banaka, gero). Bertan, Óscar Freire (3 aldiz Munduko Txapeldun) eta David Seco (12 aldiz Euskadiko Txapeldun eta 6 aldiz estatuko Txapeldun ziklo-krosean)-rekin egon zen, taldean. Taldean izan zen lehenengo urtean, hirugarren postua lortu zuen Villasana de Mena-n ihesaldi batean zegoenean zulatu bat izan zuen arren. Hurrengo urtean,Txuma Txirrindulari Klasika Internazionala-n parte hartu zuen, 1995.ean, eta hirugarren postua eskuratu zuen. 1996. urtean, ondo ibili zen, baita ere, eta Corte Ingleseko Sarian, Galdakaon, 7. postua eskuratu zuen. Maila ona erakutzi zuenez hurrengo urtean profesionaletara pasa zen.

Profesional maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997. urtean, denboraldia iparralden (Biarritz eta Donibane Loitzune) hasi zuen otsailean eta, egun batzuk geroago, taldeko aurkezpenean izan zen. Martxoan berriz, Tonissteiner-Saxon taldera pasa zen.

Iñaki Barrenetxea, bere aitarekin Getxoko Zirkuituko bi irteeratan. 1997 eta 1999 (Fuenlabrada).

Hau, Paul Herijgers handiaren taldea zen. Bitxikeria xelebre moduan, ikurrina bat jarri zuen bere taldeko bizikletaren aurrealdean (argazkian ikusi daiteke). Belgikan eta inguruko herrialdeko lasterketetan ibili zen talde lana egiten.

Iñaki Barrenetxea pelotoian. Ostende, 1997.

Bere lehenengo urtean, Hanburgoko HEW Cyclassic Klasikoan parte hartu zuen, Jan Ullrich, irabazlearekin batera. Maiatzean, Hasselt-Spa-Hasselt[2] lasterketan, bere liderra, Ludo Dierckxsens, lasterketa irabasteko laguntza eskeini ostean, 26. postuan amaitu zuen, taldeko bigarrena. Gero, Luxenburgoko Tourrean parte hartu eta bukatu zuen[3]. Uztailean, akordio baten bitartez, etxera bueltatu zen eta Lokosphinx taldearekin Getxoko Zirkuituan lehiatu zuen (taldeko bigarrena izan zen egun hartan). Abuztuan, Belgikako Valoniako Tourrean, 22. amaitu zuen zazpigarren etapan[4] eta sailkapen nagusian 29. postuan[5] (taldeko bigarrena) amaitu zuen. Irailean, Rozenstreek-en, 14 gizoneko talde batean ihesi joan zen eta bere taldeko liderrarentzat lan ona egin ostean, 14. sailkatu zen[6]. Urte ona egin zuenez, eta hiru puntu UCI eskuratu zituenez[7], hurrengo urterako kontratua eman zioten[8]. Bigarren urtea ere oso ona izan zen. Gante-Wevelgem klasika handia bukatu zuen[9] eta 5 puntu eskuratu zituen. Urte horretan, Flandrian Zehar lasterketan ehun kilometrotik gora ibili zen ihesi. Honegatik, Belgikan ospe handia hartu zuen. Txirrindularitza kirol garrantzitsuena da Belgikan, eta jendeak, askotan gelditzen zuen Ostende-ko kaleetan, han bizi izan zen 1998.ean, eta.

Urte haietan, gainera, Frantziako Circuit des mines, Paris-Camembert[10], Denaingo Sari Nagusia[11], Soissons Trophee Cite Clovis Sari Nagusia[12] , Villers-Cotterets Sari Nagusia[13], Les Boucles de la Seine Saint-Denis[14], Isbergues Sari Nagusia[15], Polymultipliee de l`Hautil eta Limousingo Tour-a, Herbehereetako Amstel Gold Race, Hel van het Mergellan (13garrena[16]), OZ Wielerweekend[17], Zeeuws-Vlaanderen, Belgikako La Panneko Hiru Egunak (taldeko lehena bigarren etapan)[18], De Haan (23garrena), Kuurne-Brusela-Kuurne, Omloop van de Westhoek (21garrena)[19], GP Thimister (20garrena; taldeko lehena izan zen)[20], Zomergem-Adinkerke (21garrena)[21], Franco-Belgikar Zirkuitua (41garrena sailkapen nagusian)[22], Omloop Het Volk, Omloop Vlamanse Ardenen, Dwars door Vlanderen[23], Pino Cerami Sari Nagusia[24] eta Fleche Brabanconne[25](31garrena; taldeko lehena), Espainiako Errioxako Itzulia eta Narancoko Igoera, Portugalgo Mitsubishi Sari Nagusia (20garrena) eta Getxoko Zirkuitua (30garrena)[26] Bizkaian, korritu zituen, besteak beste. Bitxikeria moduan, 1998. urtean urte hasiera kaskarra izan zuen taldeak, eta Errioxako Itzuli-ra ez joatea erabaki zuen zuzendariak oso menditsua baitzen itzulia eta, Belgika oso laua denez, emaitza txarrak izango zituztela uste zuelako. Taldeko esprinterrak, tarteko helmugak irabazi zituen, eta gainera, azken etapa ere bai (hura izan zen taldeko lehen garaipena urte hartan). Urte hartan, 13 puntu UCI eskuratu zituen[27] eta taldean geratzeko arazorik ez zegoela esan zioten.

1999. urtean, etxera bueltatzeko gogoekin, taldez aldatzea erabaki zuen Iñakik. Euskaltel-Euskadi taldean ezin izan zen sartu eta Fuenlabrada-Cafes Toscaf taldera pasa zen. Han, Manuel Sanroma esprinterrarentzat lana egiten zuen taldeak, baina honek, Kataluniako Voltako helmuga batean istripua izan zuen eta hil egin zen. Urte horretan, Iñakik Mallorkan egin zuen debuta denboraldian. Lehenengo lau lasterketak lehiatu zituen eta sailkapen nagusian 40. postuan sailkatu zen, lau lasterketa hauen ostean. Gero, forman jartzeko, Luis Puig Sarian eta Andaluziako itzulian ibili zen. Valentziako Erkidegoko Itzulia-n bakarrik alde egin zuen, laugarren etapan, eta 150 kilometrotik gora egin zituen ihesi mendiko eta tarteko helmugeta puntu asko lortuz[28]. Tarteko helmugetako azken sailkapenean 3garren amaitu zuen eta mendiko azken sailkapenean, 7garren. Gero, Udaberrian, Euskal Herriko Itzulian[29], Asturiasko Itzulian[30] eta Euskal Bizikletan[31] lehiatu zen, baita ere. Udan, berriz, Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa, Kordoban, eta Ordiziako Sari Nagusia lehiatu zituen, Sabiñanigoko klasikoa bukatu zuen eta, egun batzuk geroago, Getxoko Zirkuituan (35garrena[32]) parte hartu zuen, bigarrenez. Burgosko Itzulian eta Urkiolako Igoera-n ere parte hartu zuen.

Txirrindularitza profesionala eta gero[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñakik unibertsitatean ekonomia ikasketak burutu zituen, eta 2000. urtean hasi zen lanean. 2001.ean, txirrindularitzako epaile bihurtu zen estatu mailan, eta itzuli askotan izan da, Euskal Herriko Itzulia barne. 2005. urtean, Bizkaiko Bira antolatu zuen eta baita hurrengo bi urteetan ere. Horrez gain, Bilboko Herri Krosaren antolakuntzan ere egon da. Geroago, 2009. urtean, Txirringaeskolan[33] elkartea sortu zuen. Proiektu honetan, bere anaia txikia Asier lagundu zion. Bizkaiko eskoletan umeak bizikletara hurbiltzen dituen jarduerak egiten ditu elkarte honek eta bizi kalitatea hobetzeko tresna ezin hobea bilakatu da. Gainera, Enjoy STEAM Tecnology empresa sortu du. 2021. urtean, S.C. Casco Viejo-ko lehendakaria izendatua izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «rlibe.com • Ver Tema - Los años mozos de Seco, patxigolo, Galbez, Raúl, Pedro, Turu» www.rlibe.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).
  2. «Hasselt - Spa - Hasselt» firstcycling.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  3. «www.cyclingnews.com presents ...» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
  4. «www.cyclingnews.com presents ...» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  5. «Tour de Wallonie» firstcycling.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  6. «Omloop van de Rozenstreek, Belgium, National Event (No UCI points)» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
  7. «Ranking | FirstCycling» firstcycling.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  8. «www.cyclingnews.com presents ...» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-28).
  9. «www.cyclingnews.com presents ...» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  10. «www.cyclingnews.com presents ...» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-28).
  11. «www.cyclingnews.com presents ...» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  12. «www.cyclingnews.com presents ...» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
  13. «www.cyclingnews.com presents ...» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  14. «www.cyclingnews.com presents ...» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  15. «www.cyclingnews.com presents ...» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  16. «www.cyclingnews.com presents ...» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
  17. «1998 OZ Wielerweekend» FirstCycling.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  18. «www.cyclingnews.com presents ...» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-28).
  19. «www.cyclingnews.com presents ...» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
  20. «www.cyclingnews.com presents ...» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
  21. «www.cyclingnews.com presents ...» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
  22. «1998 Tour l'Eurometropole» FirstCycling.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  23. «1998 Dwars door Vlaanderen» FirstCycling.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  24. «www.cyclingnews.com presents ...» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-28).
  25. «Brabantse Pijl» firstcycling.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  26. «www.cyclingnews.com presents ...» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-28).
  27. «Ranking | FirstCycling» firstcycling.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  28. «www.cyclingnews.com presents the Vuelta Ciclista Internacional Comunidad Valenciana 1999» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
  29. «www.cyclingnews.com presents the 39th Vuelta al Pais Vasco 1999» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
  30. «www.cyclingnews.com presents the 43rd Vuelta a Asturias 1999» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
  31. «www.cyclingnews.com presents the Bicicleta Vasca 1999» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
  32. «www.cyclingnews.com presents the 54th Circuito de Getxo 1999» autobus.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
  33. TxirringaEskolan. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]