Ostende

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ostende

 Flandria
bandera

armarria

Izen ofiziala Oostende
Estatua
Eskualdea
Probintzia
 Belgika
 Flandria
Mendebaldeko Flandria
Koordenatuak 51°14′00″N 02°55′00″E / 51.23333°N 2.91667°E / 51.23333; 2.91667Koordenatuak: 51°14′00″N 02°55′00″E / 51.23333°N 2.91667°E / 51.23333; 2.91667
Ostende non dagoen adierazten duen Belgika-ko/-go/-eko mapa
Ostende
Eremua 37,72 km2
Posta kodea 8400
Biztanleria 69.732 bizt. (2011)
Dentsitatea 1.848,67 bizt./km²
http://www.oostende.be


Ostende[1] (nederlanderaz Oostende) mendebaldeko Flandriako hiria da, Pas-de-Calais-en ondoan. 69.115 biztanle (2007). Garrantzi handiko portua du, Britainia Handirako salgaien eta bidaiariena. Belgikako turismo-gune nagusia. Ontziolak, kimika- eta beira-industriak. Bainu-etxea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorritik Erdi Arora arte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, Ostende herrixka bat baino ez zen. Testerep izeneko irlaren ekialde urrutian (nederlanderaz: oost-einde)kokatuta zegoen, Ipar Itsasoa eta hondartza-laku baten artean. Nahiz eta txikia izan, hreeixka honek 1265 urtearen inguruan udalerri estatutua lortu zuen. Herritarrek baimena lortu zuten merkatu bat antolatzeko eta helburu honekin eraikin bat egiteko. Baliabide ekonomikorik handiena arrantza zen. Ipar Itsasoko kostaldea betidanik ezegonkorra izan denez, 1395ean biztanleek erabaki zuten dike berrien atzean Ostende berri bat egitea itsas enbatetatik babesteko. Behe Erdi Aroan garrantzi handia izan zuen merkataritzan.

Aro Modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Itsasoko egoera estrategikoak erraztu zuen Ostende portu bat izateko[2] baina arazo askoren iturria izan zen ere. Hiria askotan hartuta, hondatuta, arpilatuta eta suntsituta izan zen. Nederlandar matxinoak, itsas eskaleek Geuzen) hiria kontrolatu zuten. Ostendeko Setioan (1601-1604) esaten ohi denez, espainiarrek asaltatuezina asaltatu zutela eta nederlandarrek defendatuezina defendatu zutela.

1775 urtearen inguruan Ostendeko mapa

Laurogei Urteko Gerraren setio honetan 80.000 hildakoak eta zauritutakok gertatu ziren, gerraren pasarterik odoltsuena izan zen, Espainiako armadak ia guztiz deuseztatu zuen. Honen osteko elkarrizketek su-eten batean bukatu zuten zenbait urteran buruan. Su-etena apurtu zenean Ostende dunkerkerren base bat bilakatu zen

Garai honen ostean, Ostendeko portuak garrantzia irabazi zuen. 1722an, nederlandarrek Anberesko portuko sarrera itxi zuten, Mendebaldeko Eskalda. Hori dela eta, Ostenderen garrantzia handiago izan zen itsasora sartzeko alternatiba bat zelako. Hegoaldeko Herbeherak, (gaur egungo Belgika) Austriar inperioko zati bat ziren. Austriako enperadorea Karlos VI.ak 1722an bermatu zuen Ganteko merkataritza-monopolioa Afrikarekin eta Ekialde urrutiarekin. Ostendeko konpainiak baimena zuen koloniak fundatzeko. Hala ere, konpania honen jarduerak bukatu ziren Herbeheren eta Ingalaterraren presioengatik. Azken hauek ez zuten konkurrentziarik nahi, nazioarteko merkataritza berezko pribilegioa zela uste zutelako.

Aro Garaikidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1826ko irailaren 19an, tokiko bolborategiak eztanda egin zuen. Gutxienez 20 lagun hil ziren eta 200 bat zauritu. D´Hargras auzoa desagertzeaz gain hiriko etxe gehienak kaltetuta gertatu ziren. Eztandari jarraitu zioten gaixotasunek hildako gehiago eragin zuten[3]. Geroago, Ostendeko portua handitu, barneko trafikoaren konexioak hobetuz. 1838an, Bruselarekin tren-lotura egin zen. 1850ean, Ostendeko bainuetxeek Europako aristokraziaren lekurik gogokoena bilakatu zuten. Leopoldo I.ak eta Leopoldo II.ak hiri horretan finkatu zuten udako egoitza, hobekuntza asko eginez, hala nola, monumentuak, Wellington hipodromoa eta errege-galeriak. Ostende Ingalaterrarekin igarotze portua bilakatu zen lehenengo ferrya 1846an Doverrera abiatu zenean. Espainiako liberalek (aurrerakoiek eta demokratek) eta atzerriratuek hiri horretan sinatu zuten Ostendeko Ituna 1866an, Elisabet II.a tronutik egoztekotan. Bi urte geroago, itun horrek Iraultza Loriatsuan bukatu zuen. Lehen eta Bigarren Mundu Gerretan alemaniarren ontzien base handia izan zenez, hondamendia etorri zen Ostendera. Suntsitutako eraikin historikoen orubeetan estilo modertistako arkitekturak eraiki ziren.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ostenderen klima atlantiko-epela da. Ipar Itsasoko haizeen eraginez, udak freskoagoak dira Europako barnealdean baino. Oso arraroa da zero azpiko tenperaturak izatea. Koppen klimen sailkapenaren arabera, "Cbf" klimari dagokio[4].[5]

Ostendeko klimograma

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia, 157. araua: Europako hiriak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0157.pdf .
  2. Filipe Onak eman zuen baimena Ostendeko portua eraikitzeko.
  3. THE EXPLOSION AT OSTEND, The Manchester Guardian and British Volunteer, 30 September 1826
  4. Climate Summary for Ostend, Belgium". Weatherbase.com. Retrieved 2014-02-13.
  5.   , http://www.weatherbase.com/weather/weather-summary.php3?s=70460&cityname=Oostende%2C+West+Flanders%2C+Belgium&units= .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ostende Aldatu lotura Wikidatan

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]