Ján Kuciak
Itxura
| Ján Kuciak | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Štiavnik, 1990eko maiatzaren 17a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Veľká Mača, 2018ko otsaila (27 urte) |
| Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria |
| Familia | |
| Bikotekidea(k) | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | University of Constantine the Philosopher (en) |
| Hizkuntzak | eslovakiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ikerketa kazetaria, kazetaria eta unibertsitateko irakaslea |
| Enplegatzailea(k) | Ringier Slovakia (en) |
| Jasotako sariak | |
Ján Kuciak (Štiavnik, Txekoslovakia, 1990eko maiatzaren 17a - Veľká Mača, Eslovakia, 2018ko otsaila) eslovakiar ikerketa-kazetaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Štiavniken jaioa, kazetaritza ikasi zuen Nitrako Konstantino Filosofoa Unibertsitatean.
Hospodárske noviny egunkarian lan egin ondoren, aktuality.sk Interneteko hedabidean egiten zuen lan.[1] Bertan iruzur fiskala ikertzen ziharduen, tartean Robert Fico Eslovakiako lehen ministroaren Norabidea – Sozialdemokrazia alderdiarekin lotutakoak.
2018ko otsailaren 25ean Ján Kuciaken eta haren bikotekide Martina Kušnírovaren hilotzak aurkitu zituzten etxean, tiroz hilak biak.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Urkizu, Urtzi. (2018ko otsailaren 27a). «Iruzur fiskala ikertzen ari zen kazetari bat tiroz hil dute Eslovakian» Berria (kontsulta data: 2018ko otsailaren 27a).