Jose Luis Lizundia
| Jose Luis Lizundia | |||
|---|---|---|---|
1980ko martxoaren 31 - 1984ko martxoaren 22a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko I. legealdia | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Iruñea, 1938ko apirilaren 9a (87 urte) | ||
| Herrialdea | |||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | idazlea eta politikaria | ||
| Kidetza | Euskaltzaindia | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | |||

Jose Luis Lizundia Askondo (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1938ko apirilaren 9a) idazlea eta irakaslea da. Hainbat izengoiti erabili ditu: J. L. L., Etxenagusi, Garai'ko I, D. Amaitermin.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garaiko eta Izurtza-Mañariko udaletako idazkaria izan da, eta Euskaltzaindiko idazkariordea. Durangoko Gerediaga Elkartearen sortzailea; Egin, Deia, La Gaceta del Norte, Anaitasuna, Zeruko Argia, Jakin, Enbata, Euskera, Punto y Hora de Euskal Herria, Txistulari, Tavira eta Cuadernos de Historia Duranguesa aldizkarietan eman ditu argitara artikulu garrantzitsuenak.
EE alderdiko diputatua izan zen 1980-1984. urteetan.
Euskaltzaindiko idazkariorde-kudeatzaile lanetan dihardu azken urteotan. Politikagintza utzita, artikulugiletzat nabarmendu da Euskal Herrian hedapen handia duten hainbat egunkari eta aldizkaritan.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anaitasuna aldizkarian idatzi zituen 71 artikuluak, Euskaltzaindiaren webgunean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.