Jacopone da Todi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jacopone da Todi
Paolo Uccello 040.jpg
Bizitza
Jaiotza Todi1236
Heriotza Collazzone1306ko abenduaren 25a (69/70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
Jarduerak
Jarduerak poeta, mistikoa, musikagilea eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Anaia Txikien Ordena

Jacopone da Todi, Jacobus de Benedictis ere deitua (Todi, 1230 - Collazzone, 1306ko abenduaren 25a), italiar poeta mistikoa izan zen.

Ehun poema mistikotik gora idatzi zituen, indar handikoak eta oso bereziak. Stabat Mater dolorosa izeneko poema berak idatzi zuela uste da, baina ez da horren ziurtasunik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emaztea hil zitzaion, eta 1278an frantziskotarren ordenan sartu zen; bizitza aszetikoa izan zuen ordutik. San Frantziskoren legeak zintzo-zintzo bete behar zirela zeritzon eta Bonifazio VIII.aren eraberritzearen aurka agertu zen. Zurruntasun hori zela eta, espetxera eraman zuten eta 93 Laudi idatzi zituen bertan; oso biziak dira eta gertaera asko agertzen dituzte, garratzak, estasizkoak, eta abar.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacopone da Todi Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]