Jacques Blot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacques Blot
Bizitza
JaiotzaAljer1933ko irailaren 7a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaDonibane Lohizune2021eko urriaren 9a (88 urte)
Hezkuntza
HeziketaBordele II Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakotorrinolaringologoa, arkeologoa eta medikua
Jasotako sariak
Beorlegi edo Behorlegi mendia eta izen bereko herria. Bertan aurkitu zuen Jacques Blotek Burdin Aroko harrespila 1973an[1].

Jacques Blot (Aljer, Aljeria, 1933 - 2021eko urriaren 9a) lapurtar mediku eta arkeologoa zen.[2][3] Ipar Euskal Herriko eta Pirinioetako Historiaurrearen ikerlari garrantzitsuenetakoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita-amak biarnes jatorrikoak zituen; aita, militar medikua. Familia Aljerren zegoenean jaio zen. Lo eta Garonan eman haur eta gazte garaia. Bordeleko Unibertsitatean medikuntza ikasi ondoren, Donibane Lohizunen mediku iritzi zen eta bertan bizitzen geratu.

1967an monumentu megalitikoen prospekzio lanetan hasi zen Jose Migel Barandiaranen ikerlanak bultzatuta. 1971n bere aurkikuntzak Euskal Museoaren agerkarian[4] argitaratzen hasi zen. Bordeleko Akitaniako antzinaroko[5] obra historikoen zuzendaritzaren Euskal Herriko ordezkaritza eman eta indusketa arkeologikoak egiten hasi zen[3]. Hogei bat laguneko talde batekin lan egin zuen bizitza osoan, eta urtean kanpaina bat egin zuen[2]. Etnologia lanak ere egin zituen, eta dibulgatzaile jardueratan, hizlari aritu, erakusketak antolatu zituen, eta Euskal Herriko historiaurreari buruzko blog bat argitaratu zuen, besteak beste, Sarako haitzuloaren ingurunean eraiki ziren monumentu megalitikoen erreplikak. Bere ikerketetan, artzain trantsumantziaren bideekin lotu zituen megalitoen kokapena. Megalito batzuen erabilera garai berrietara arte luzatu izan zitekeela proposatu zuen[6].

"Herri Harriak" euskal arkeologia-elkarteko lehendakariak Ikuska saria jaso zuen 1996an, arkeologia-lanagatik, eta 2000. urtean Saran urtero egiten den Euskal Herriko Idazleen Biltzarraren saria jaso zuen, arkeologiari buruzko argitalpenei dagokienez. 2001eko maiatzean Eusko Ikaskuntzak ematen duen Euskal Kulturaren 2000 ohorezko makila jaso zuen. 2015ean Aranzadi Zientzia elkarteak omenaldia egin zion[7].

Ehunka trikuharri, tumulu-harrespil, harrespil, monolito eta bizileku aurkitu zituen.

Arkeologia arloan, hainbat lan argitaratu zituen Munibe, Kobie, Bulletin du Musée Basque, Bulletin de la Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne aldizkarietan.

Iparraldeko mendiak arakatu eta bertako monumento megalitikoen aurkikuntza eta ikerketaren aita da Blot, cromlechen identifikazioan berezik

« Iparraldeko mendiak arakatu eta bertako monumento megalitikoen aurkikuntza eta ikerketaren aita da Blot, cromlechen identifikazioan berezik »

—Aranzadi Zientzia Elkartea [7]


Egindako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artzainak (1984)
  • Archéologie et Montagne Basque (Elkar, 1993)
  • Inventaire des monuments protohistoriques en Pays Basque (2004)
  • Fouilles Archéologiques du Dr. J.Blot - Principales Photos et textes explicatifs (2009)
  • Jacques Blot. Parcours d'un archéologue dans la montagne basque.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «BEHORLEGI mendebalde 4 harrespila | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
  2. a b Auñamendi Eusko Entziklopedia. Jacques Blot. .
  3. a b Lete, Nora Arbelbide. ««Lurrean zizelkatua da bizia, herriaren historia, gure zeluletan DNA bezala»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
  4. Baionako Euskal Museoko boletina-ren aleak BMB bilketa web-gunean irakur daitezke: (Frantsesez) «bmb.bilketa.eus - Baionako Euskal Museoko boletina 1924-2000 1924-2000» bmb.bilketa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
  5. Direction des Antiquités Historiques. 1991. urtean Direction des Antiquités Préhistoriques-ekin batu zen. 2006tik aurrera, La Direction régionale des affaires culturelles (DRAC) Nouvelle-Aquitaine barruan geratu zen.
  6. (Frantsesez) Blot, Jacques. (1982). «Des rites funeraires protohistoriques ont-ils persisté, en Pays Basque, jusqu'au Moyen-Age?» Kobie (Bizkaiko Foru Aldundia): 33-42..
  7. a b Aranzadi | Zientzia Elkartea · Society of Sciences · Sociedad de Ciencias · Societé de Sciences » Jacques Blot-i omenaldia. (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]