Jacques Rivière

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jacques Rivière
Bizitza
Jaiotza Bordele1886ko uztailaren 15a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1925eko otsailaren 14a (38 urte)
Hezkuntza
Heziketa Lycée Lakanal
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea eleberrigilea, argitaratzailea, idazlea, literatura kritikaria eta musika-kritikaria
Enplegatzailea(k) Nouvelle Revue Française

Jacques Rivière (Bordele, 1886ko uztailaren 15a - Paris, 1925eko otsailaren 14a) frantses idazle, kritikari eta argitaratzailea izan zen. Frantziako intelektual nagusietako bat izan zen Lehen Mundu Gerra ondorengo urteetan. Nouvelle Revue Française, arte- eta literatura-aldizkaria, sortu zuen 1910ean, beste batzuekin batean. 1912an, bere garaiko idazle batzuei (Gide, Claudel, Jammes) buruzko kritika-lanak argitaratu zituen: Études (bigarren bilduma bat agertu zen 1947an, Nouvelles études). 1914-1918 urteetan preso eduki zuten Alemanian eta L´Allemand (1918, Alemaniarra), egonaldi hartako oroitzapen-liburua, idatzi zuen gerra ondoren. 1919tik hil arte, Nouvelle Revue Française aldizkariaren zuzendari izan zen, eta urte hartan ekin zien argitalpen-lanei. Bi nobela psikologiko idatzi zituen: Aimée (1922) eta Florence, bukatu gabea. Gaztetan utzitako katolizismora itzuli zen 1913an, eta erlijioari buruzko gogoeta-liburu bat idatzi zuen, 1925ean: À la trace de Dieu (1925, Jainkoaren bila).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]