Jaffako Atea

Koordenatuak: 31°46′36″N 35°13′40″E / 31.77653°N 35.22769°E / 31.77653; 35.22769
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jaffako Atea
Kokapena
Estatu burujabe Israel
Israelen banaketa administratiboaJerusalem barrutia
HiriaJerusalem
Alde zaharJerusalemgo Hiri Zaharra
Koordenatuak31°46′36″N 35°13′40″E / 31.77653°N 35.22769°E / 31.77653; 35.22769
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1538

Jaffako Atea (hebreeraz: שער יפו‎Sha'ar Yafo; arabieraz: باب الخليل‎Bāb al-Khalīl, "Hebrongo Atea") edo Daviden Dorrearen Atea, Jerusalemgo Hiri Zaharreko zazpi portale nagusietariko bat da. Jaffako Atea izena erabiltzen da gaur egun, bai ate otomandar historikorako 1538az geroztik, bai hegoaldeko hiriaren hormako arrakala zabalerako.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ate zaharrak Erdi Aroko ate baten forma du, eta L formako sarrera du. Bi muturretan (iparraldean eta ekialdean) ate astunak bermatu ziren.[1]

Harresiko arrakala, agintari otomandarrek sortu zuten 1898an, Gilen II.a Alemaniako enperadorea hirira garaile gisa sar zedin. Arrakalari eta aldapari esker, gaur egun autoak mendebaldetik sartzen dira Hiri Zaharrean.

Ateak Erlojuaren Dorre bat zuen 1908 eta 1917 bitartean, britainiarrek desmuntatu zutena, baita harresien aurrean zeuden eraikuntza guztiak ere.[2]

Jaffako atea, Hiri Zahar osoa bezala, Jordaniak konkistatu zuen 1948ko gerran; gero Israelek Sei Eguneko Gerran konkistatu zuen, 1967an.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eliyahu Wager (1988). Illustrated guide to Jerusalem. Jerusalem: The Jerusalem Publishing House. 121.or.
  2. https://madainproject.com/jerusalem_clock_tower

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]