Jakes Bortairu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jakes Bortairu

Jakes Bortairu 2010ean.
Bizitza
JaiotzaParis, 1957 (66/67 urte)
Herrialdea Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaAlfabetatze Euskalduntze Koordinakundea
Batera
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Abertzaleen Batasuna
Herriaren Alde

Jakes Bortairu (Paris, Frantzia, 1957) euskal herritar politikaria da. ABko kide da, eta AEKren Ipar Euskal Herriko koordinatzaile ohia.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisen sortua, 7 urte zituela familiarekin Angelura bizitzera joan zen, 1965ean.[2] Aita euskalduna bazuen ere, txikitan ez zuen euskaraz ikasi, eta 1982an AEKn sartu zen ikasle gisa.[3] Soziologia ikasketak egin zituen eta 1987an elkarteko langile bilakatu zen, Ladix Lanouguere Arrosagarai ordezkatuz Iparraldeko koordinatzaile postuan.[2][3] 1989tik goiti Korrikaren antolatzaileetarik bat izan da, 2019an erretretan sartu arte.[1] Azken 35 urteak Baionan bizitzen eman ditu.

70eko eta 80ko hamarkadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat mugimendu politiko abertzaletan engaiatuta ibili da, gaztetatik. 1970eko hamarkadan Hordago talde armatuko kide izan zen. Patxa-Oldartzen taldeko kide ere izana da. 1989an, berak eta bertze lagun batzuek Euskal Herrian Euskarazen Iparraldeko adarra sortu zuten eta euskararen aldeko ekintzak gauzatu zituzten, nagusiki bide seinaleen kari.[3]

90eko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an Herriaren Alde mugimendu politikoak atera afitxa baten kari epaitua izan zen, Enbata eta Ekaitza komunikabideetako zuzendariekin batera, GAL erakundea laguntzen ibili ziren Frantziako polizia batzuen izen-deiturak agertarazi zituztelako[4][5]. Joël Cathala , Michel Helie eta Alain Etxeto poliziek difamazio salaketa ezarri eta 1996ko otsailean epaituak izan ziren[4][6].1996ko martxoan isuna ordaintzera zigortu zituzten bera zein Enbatako Jakes Abeberri, eta Ekaitza zuritua izan zen prozedura akats batengatik[6]. Bortairuk Cathala poliziaburuari 590.000 libera ordaindu behar izan zion, eta Enbatak 210.000 libera ordaindu zituen[6][7].

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Oroit eta Sala taldeko kide da,[4] baita Batera plataformakoa ere. 2019an, EH Baiko kide gisa parte hartu zuen G7 Ez plataforman, Miarritzen antolatu zen G7aren gailurra kari.[8]

Argia eta Enbata astekarietan iritzi-artikuluak idatzi ohi ditu, euskaraz zein erdaraz.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Le mouvement culturel basque 1951-2001: Filières bilingues, Seaska, AEK ELKAR (Hainbat idazle)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Korrika Nun Kanaldude Han: Angelu. (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
  2. a b (PDF) Euskalduntze-Alfabetatzea. Larrun 32.. (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
  3. a b c “Euskal Herria baldin bada, hor da, momentu horietan” |. (Noiz kontsultatua: 2020-01-07).
  4. a b c Jakes Bortairu, Oroit eta Sala taldeko kidea: “GALen ekintzek lagundu dute Frantziak errefuxiatuei begira izandako jarrera aldaketa” |. (Noiz kontsultatua: 2020-01-07).
  5. (Frantsesez) «Joël Cathala: «Des innocents ont été tués par le GAL»» L'Humanité 1996-02-24 (Noiz kontsultatua: 2020-01-07).
  6. a b c Asurmendi, Mikel. (2000-02-06). «ESTATU ARRAZOIA VERSUS DEMOKRAZIA: OROIT ETA SALA» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-01-07).
  7. (Frantsesez) ««Comment? J'aurais vendu des informations au GAL?». Devant le tribunal, le commissaire Joël Cathala poursuivait hier en diffamation l'AFP et InfoMatin.» Libération.fr 1996-05-10 (Noiz kontsultatua: 2020-01-07).
  8. Jakes Bortairu eta Dominika Dagerre |. (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]