Jakob Wassermann

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jakob Wassermann

Alemaniar idazlea (Fürth, Bavaria, 1873 - Altaussee, Estiria, 1934). Dostoievskiren eta Freuden eragin handia izan zuen. Juduen gorabeherei buruzko eleberriak idatzi zituen, bera ere judua baitzen. 1933an Prusiako Letren Akademiatik kanpora bota zuten, judua zelako.

Obra nagusiak: Die Juden von Zirndorf (1897, Zindorfeko juduak), Moloch (1903), Gaspar Hauser (1905), Das Gänse-männchen (1915, Ahateen gizontxoa), Christian Wahnschaffe (1919), Faber oder Die verlorenen Jahre (1924, Faber edo urte galduak), Der Fall Maurizius (1928, Maurizio auzia) eta Etzel Andergast (1931). Hil ondoren argitaratu zituzten Josef Kerkhovens dritte Existenz (1934, Josef Kerkhovensen hirugarren bizitza) eta Ulrica (1941).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jakob Wassermann Aldatu lotura Wikidatan