Niigata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Niigata
新潟市
 Japonia
Niigata City.jpg
Flag of Niigata, Niigata.png
Administrazioa
Herrialdea  Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūbu
Niigata
Alkatea Akira Shinoda
Izen ofiziala 新潟市
Jatorrizko izena 新潟市 (Niigata-shi)
Postakodea 951-8550
Geografia
Koordenatuak 37° 54′ 58″ N, 139° 01′ 11″ E / 37.916111111111°N,139.01972222222°E / 37.916111111111; 139.01972222222Koordenatuak: 37° 54′ 58″ N, 139° 01′ 11″ E / 37.916111111111°N,139.01972222222°E / 37.916111111111; 139.01972222222
Niigata hemen kokatua: Japonia
Niigata
Niigata
Niigata (Japonia)
Azalera 726,09 km²
Demografia
Biztanleria 803.401 bizt. (2017ko apirilak 1)
Dentsitatea 1.106,46 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1889
Ordu eremua UTC+09:00
Hiri senidetuak Vladivostok, Galveston, Khabarovsk, Birobidzhan, Nantes eta Harbin
http://www.city.niigata.lg.jp/ www.city.niigata.lg.jp

Niigata (新潟市 Niigata-shi?) , Japoniako Niigata prefekturako hiriburua da. 2014ko erroldaren arabera 809.708 biztanle ditu. Hokuriku eskualdeko hiri handiena da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniako itsasoaren ertzeko lautada oparo batean kokaturik dago, parean Sado uhartea duela. Shinano ibaia itsasoratzen da bertan, Japoniako ibai luzeena, eta Agano ibaia ere bai. Hainbat hezegune daude hiriaren ingurua, Sakata aintzira da aipagarriena Ramsarko hitzarmenak babesturik daukana. Ingurunean sarritan izan dira uholdeak eta historian zehar kanalizazio lan handiak egitera beharturik egon da. Guzti honegatik Uraren hiria (水の都 Mizu-no-miyako?) ezizena eman izan zaio. Sahatsen hiria (柳の都 Yanagi-no-miyako?) ezizena ere jaso du ibaien ertzetan dauden sahats ugariengatik.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Niigatako auzoak

Zortzi auzotan (ku) banatzen da hiria. Hiriaren erdigunea Chūō-ku da.

  • Akiha-ku (秋葉区?)
  • Chūō-ku (中央区?)
  • Higashi-ku (東区?)
  • Kita-ku (北区?)
  • Kōnan-ku (江南区?)
  • Minami-ku (南区?)
  • Nishi-ku (西区?)
  • Nishikan-ku (西蒲区?)

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Niigata, Niigata (1971-2000))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.3 5.4 9.1 15.7 20.5 24.1 28.1 30.2 25.7 19.9 14.0 8.5 17.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.6 2.5 5.4 11.2 16.1 20.4 24.5 26.2 22.0 16.0 10.2 5.3 13.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.0 -0.3 1.9 7.0 12.3 17.3 21.4 23.0 18.7 12.3 6.6 2.3 10.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 180.3 128.0 104.6 93.6 103.3 128.3 178.2 142.7 163.0 148.9 200.6 204.4 1775.8
Prezipitazio egunak (≥ 0.5mm) 23.9 19.7 17.8 12.9 11.3 11.2 13.4 9.5 13.4 15.8 19.5 24.2 192.6
Elur egunak (≥ 1 mm) 22.8 20.2 11.8 1.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 2.2 12.8 70.8
Eguzki orduak 56.1 72.9 130.9 181.9 204.8 168.1 182.7 214.8 146.4 142.8 90.0 59.4 1651.0
Hezetasuna (%) 74 72 68 67 70 76 78 74 74 72 72 74 73
Iturria: [1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jōmon Arotik populatua izan da Niigata eremua, nahiz eta gaur egung ez bezala lurraldearen gehiengoa ur azpian egon garai hartan. Nihon Shoki liburuak dioenez 647 urtean gotorleku bat eraiki zen bertan.

XVI mendean Shinano ibaiaren bokalean Niigata izeneko portua sortu zen eta Agano ibaiaren bokalean Nuttari portua. XVII mendean hainbat ubide eraiki ziren, ibai bien ibilbidea aldatu egin zen eta Niigata kaia nabarmen garatu zen Japoniako itsasoan garrantzitsu bihurtuz eta ondorioz herria eratuz joan zen inguruan. 1858an Estatu Batuekin harreman komertzialak izango zituen Japoniako bost itsas-portuetako bat bihurtu zen, baina sakonera txikia zela eta portua ez zen 1869 arte ireki. 1886an Bandai zubia eraiki zen, honek Shinano ibaiaren bi ertzetan zeuden Niigata handia eta Nuttari txikia lotu zituen. 1914 urtean Nuttari Niigataren barnean sartu zen.

Niigataren kokapena estrategikoa zen Asiara kolonoak eta militarrak bidaltzeko eta ondorioz 1945ean bonba nuklearra botatzeko lau hiri posibleetako bat izan zen eta jendea ebakuatzen hasi ziren. Azkenean Hiroshimara eta Nagasakira bota zituzten.

1955 urtean sute ikaragarri batek hiriaren erdigunea erre zuen eta 1964an lurrikara handia jasan zuen 2.000 etxe suntsituz, beste 6.000 kaltetuz eta 15.000 urak hartu zituen. 1965ean Agano ibaian metilmerkurioa isuri zuen Showa konpainia elektrikoak eta 690 pertsona izan ziren kaltetuak. Gaur egun Niigata gaixotasuna izenaz ezagutzen da. 2004an, 2007an eta 2011ean lurrikara berriak jasan zituen baina kalteak oso txikiak izan ziren.

Jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Niigata jaialdia: abuztuan
  • Gataket (ガタケット): Niigatako komiki merkatua da. 1983an inauguratu zen eta 1998tik aurrera Niigatako manga txapelketa ospatzen da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Niigata Aldatu lotura Wikidatan