Jaun zaharraren erretratua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jaun zaharraren erretratua
Retrato de caballero anciano.jpg
Jatorria
Sortzailea Grekoa
Sorrera-urtea 1597
Mugimendua manierismoa
Jatorrizko herrialdea Espainia
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 43 zentimetro
Altuera 46 zentimetro
Genero artistikoa erretratua
Deskribapena
Kokapena
Lekua Pradoko Museoa
Bilduma Pradoko Museoa
Inbentarioa P000806

Jaun zaharraren erretratua (gaztelaniaz, Retrato de caballero anciano) 1597 eta 1600 artean El Grecok egindako erretratua da, bere "Toledoko garaia"ren amaieran, alegia. Margolana Madrilgo Pradoko Museoan erakusten da baina hasiera batean Madrilgo Errege Alkazarrean egon zen. Ez dakigu nor den erretratuan agertzen den gizona.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretratu honek El Grecoren eskutik sortutako erretratuen ezaugarri beretsuak erakusten ditu: kolore ilunak, aurpegi zurbila, arropa formala eta beltza... Gizonak gorleta zuria jazten du fondo neutro baten gainean. Espezialisten ustez, hauxe izan daiteke El Grecoren erretratu onenetariko bat: trazaketa finen eta lodien bidez pertsonaiaren konplexutasun guztia adierazten du.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jaun zaharraren erretratua