Jorge Manuel Theotocópuliren erretratua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jorge Manuel Theotocópuliren erretratua
Jatorria
Sortzailea(k)Grekoa
Sorrera-urtea1600(e)ko hamarkada
IzenburuaRetrat de Jorge Manuel Theotocópuli, fill d'El Greco
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak74 (altuera) × 51,5 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaMuseo de Bellas Artes de Sevilla (en) Itzuli
BildumaMuseo de Bellas Artes de Sevilla (en) Itzuli
InbentarioaCE0097P
Argumentu nagusiaJorge Manuel Theocupulus (en) Itzuli

Jorge Manuel Theotocópuliren erretratua (gaztelaniaz: Retrato de Jorge Manuel Theotocópuli) 1597 eta 1603 bitartean Grekoak bere semeari egindako erretratua da, bere Toledoko garaiaren amaieran, alegia. Jorge Manuel Theotocópulik, Grekoaren semeak, bere aitarekin sarritan kolaboratu zuen. Horrela izan zen, esaterako, Illescasen Karitatearen Ospitalearen Kaperan. Margolana Sevillako Arte Ederren Museoan erakusten da.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan honek Grekoaren ohiko estetika jarraitzen dio: iluntasuna, seriotasuna, goleta handiak... Semeak eskuetan margolariaren tresnak erakusten ditu; hauen erreprodukzioak garrantzi handia du lanean ezen, fondo beltzaren gainean, eskuak eta tresnak batetik, Jorge Manuel Theotocópuli aurpegia bestetik, margolanaren elementu nagusiak baitira. Protagonistaren goleta zehaztasun handiz margotuta dago. Margolariaren aurpegiak azkartasuna eta gaztetasuna azaltzen du. Eskuek mugimendu sentzazioa igortzen dute. Orokorrean, margolanak Veneziako eskolaren planteamenduak zaintzen ditu.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]