Magdalena aitortzailea (Grekoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Magdalena damuduna (Grekoa)» orritik birbideratua)
Magdalena aitortzailea
Jatorria
Sortzailea(k)Grekoa
Sorrera-urtea1570(e)ko hamarkada
IzenburuaThe Penitent Mary Magdalene
Mugimenduamanierismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak156,5 (altuera) × 121 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
IconclassMAGDALENE)36 11HH(MARY MAGDALENE)36
Kokapena
LekuaArte Ederren Museoa (Budapest)
BildumaArte Ederren Museoa (Budapest)
Inbentarioa5640
JabeaIvan Shchukin (en) Itzuli, Marcell Nemes (en) Itzuli eta Charles Sedelmeyer (en) Itzuli
Argumentu nagusiaPenitent Magdalene (en) Itzuli

Magdalena aitortzailea (gaztelaniaz: Magdalena penitente) Grekoa margolariak egindako margolana da. 1576 eta 1578 artean egina, margolariaren Toledoko lehen aldiko lana da. Budapesteko Arte Ederren Museoan erakusten da. Espezialisten iritziz, margolan honen estiloa Tiziano margolariaren joeratik gertu dago. Magdalena aitortzaileak Grekoaren garapenean une garrantzitsua markatzen du.[1]

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toledora heldu zenean Grekoak berehala erlijio-irudien margolari ospe handia lortu zuen. Garai hartan, Eliza Katolikoaren Kontrarreforma martxan zegoen, eta beste motatako irudiak behar zituen. Zentzu horretan Maria Magdalenaren irudia oso egokia zen: bekatari bat bere bekatuen damuz eta bide onera itzulita. Elizak eliztarren artean ideia horiek zabaldu nahi zituen: errudun sentitu eta aitortzearen beharra, alegia. Ondorioz, Magdalenaren irudia boladan jarri zen, eta haren irudikapenak asko zabaldu ziren.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santuaren irudia arroka baten gainean marrazten da. Mantu urdin batez bilduta dago baina besaburuak biluzik daude, nolabait sexualitatea adieraziz. Atzean ikusten den zerua urdinagoa da, eta, nolabait, santuaren mantuarekin lotu behar dugu. Ezkerreko eskuak burezur bat ukitzen du, heriotzaren sinboloa. Hanken gainean liburu ireki bat ikusten dugu, Itun Berria. Margolanaren eskuinean ontzi bat ikus daiteke; barruan, Magdalenak Jesu Kristori oliatzeko erabili zuen olioa dago.

Magdalenaren aurpegiak Tizianoren lanak ekartzen dizkigu burura. Dena dela, emakumearen ezaugarri batzuetan Grekoaren estiloan garrantzitsuak izango ziren ezaugarriak ikus daitezke: hatz luzeak eta hezurtsuak, irudiaren estilizazioa... Nahiz eta, orokorrean, margolanaren estiloa veneziarra izan, Grekoaren ezaugarriak azalarazten ari ziren lan honetan.

Tizianoren Magdalena aitortzailea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Michael Scholz-Hansel: El Greco, Kolonia, Taschen, 2003. 26.or. ISBN 978-3-8228-3173-1

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]