San Frantziskoren estigmak

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Frantziskoren estigmak
Los estigmas de San Francisco, de El Greco (Museo San Telmo).jpg
Jatorria
SortzaileaGrekoa
Sorrera-urtea1580(e)ko hamarkada
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak122 (altuera) × 105 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaSaint Francis receiving stigmata (en) Itzuli
Kokapena
LekuaSan Telmo Museoa
BildumaSan Telmo Museoa
InbentarioaP-000021
Argumentu nagusiaFrantzisko Asiskoa

San Frantziskoren estigmak (gaztelaniaz: Estigmatización de San Francisco de Asís), Grekoak XVI. mendearen amaieran, Toledoko garaian alegia, egindako margolan bat da. Donostiako San Telmo Museoan (Gipuzkoan) erakusten da gaur egun.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan honetan protagonismo osoa Frantzisko Asiskoak du. Margolanak bere hagiografiaren gertaera kondatzen digu: Asiskoa, 1224an, otoitz egiteko bakardadean mendira joan zen. Irailaren 14an jainkoari bi gauza eskatu omen zizkion: Jesusen Pasioa bere gorputzean bizitzea eta gaixotasun luze baten ondorioz hiltzea. Otoitz intentsuak egin ondoren estasian sartu zen eta, Bonaventura Bagnoregiokoak idatzi zuen arabera, Jesus bera agertu zitzaion eskuekin gurutzean pairatutako estigmak berdinak Frantziskoren gorputzean egiteko. Asiskoak horrela sortutako zauriak hil arte gorde omen zituen baina ez zituen erakusten.[1]

Margolanean Frantzisko otoitz egiteko jarreran ikusten dugu, zeruari begira, frantziskotar fraideen abituz jantzita. Erretratu honetan inguruak Grekoaren bestetan baino inguru gehiago ikus daiteke: santua arroken artean dago jarrita, arroka arreak eta marroiak, begetaziorik gabekoak. Ezkerrean zeru puska bat ikus daiteke baina ez da zeru urdina, horia baizik; horren arrazoia gurutzearen eta Jesusen inguruan sortzen den argiaz bilatu behar dugu. Frantzisko eskuak zabalik ditu eta haien artean burezur bat, heriotzaren sinbolo nabarmena dakusagu. Eskuetan estigmen markak txikiak dira. Argia, bestetik, santuaren aurpegia, buruezur eta gurutzea argitzen ditu batez ere.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]