Autoerretratua (Grekoa)
Gizon zahar baten erretratua | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea | Grekoa |
Sorrera-urtea | 1595 |
Izenburua | Portrait of an Old Man |
Mugimendua | manierismoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 52,7 (![]() ![]() |
Genero artistikoa | erretratua |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Metropolitan Museum of Art |
Bilduma | Metropolitan Museum of Art |
Inbentarioa | 24.197.1 |
Jabea | Aureliano Beruete (en) ![]() |
Argumentu nagusia | gizona |
Autoerretratua —Gizon zahar baten erretratua izenaz ere ezaguna— Grekoaren margolan bat da, 1595. urtean eta 1600. urtean egina.[1] Bere Toledoko azken aldiko lana da eta zalantzak daude ea bere benetako autorretratua den inguruan. Gaur egun New Yorkeko Metropolitan Museum of Arten erakusten da.
Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oihala 1595. urtearen inguruan egin zen, Grekoak 55 urte zituenean gutxi gorabehera (garairako, aski zaharra, beraz), hau da, bere ibilbidearen puntako garai batean. Ordurako Orgazko kondearen ehorzketa margolana egina zuen, eta haren izena Europan oso ezaguna zen. Erretratu honetan, beste askotan bezala, Tiziano eta Tintorettoren eragina nabaria da, bereziki begi handietan eta begirada finkoan.
Lan honetan Grekoak pintzelkada azkarra erabiltzen du, xehetasuneei kasu handirik egin gabe. Margolanak intimitatea eta berotasuna trasmititu nahi ditu; horretako kolore beroak, Grekoaren lanetan ohikoak diren marroiak eta arreak, eta, gainera, ikusleari zuzendutako begirada erabiltzen ditu.
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- SCHOLZ-HÄNSEL, Michael, El Greco, Kolonia, Taschen, 2003. ISBN 978-3-8228-3173-1.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Beste batzuek 1604ko data ematen dute: http://www.el-greco-foundation.org/biography.html
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) Komentarioa Artehistoria webgunean.