Salbatzailea (Grekoa, 1592-1596)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salbatzailea
Jatorria
Sortzailea(k)Grekoa
Sorrera-urtea1590(e)ko hamarkada
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak63 (altuera) × 50 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaSan Telmo Museoa
BildumaSan Telmo Museoa
InbentarioaP-000022
Argumentu nagusiaJesus Nazaretekoa

Salbatzailea (gaztelaniaz: El Salvador) 1592 eta 1596 artean Grekoak egindako margolan bat da. Donostiako San Telmo Museoan (Gipuzkoan) erakusten da gaur egun. Grekoak ideia horren bertsio asko egin zituen, esaterako Madrilgo Pradoko Museoan gordetzen dena. Margolana 1972an Pedro Irastortza enpresaburuak egindako emaitza izan zen. 2014ean Toledora eraman zuten, Grekoari buruzko erakusketa berezi batean erakusteko.[1]

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan honetan Jesus estasian ikus daiteke, horregatik begiak goruntz begira dauden. Aldi berean, begi horiek argi berezia erakusten dute. Margolanaren kolore nagusiak marroiak eta arreak dira; horiekin batera, aurpegiaren kolore horiztuak berotasun handia ematen dio osotasunari. Jesusen buruaren inguruan argi koroa antzeko mantxa dago.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Salbatzailea (Grekoa, 1592-1596)