Mediku baten erretratua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mediku baten erretratua
Jatorria
Sortzailea(k)Grekoa
Sorrera-urtea1585
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak96 (altuera) × 82,3 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaPradoko Museoa
BildumaPradoko Museoa
InbentarioaP000807

Mediku baten erretratua (gaztelaniaz: Retrato de un médico) 1585 eta 1588 artean El Grecok egindako erretratua da, bere "Toledoko garaian" alegia. Margolana Madrilgo Pradoko Museoan erakusten da baina hasiera batean Madrilgo Errege Alkazarrean egon zen. Erretratuaren protagonista zein den ez dago garbi: ikerlari batzuentzat Filipe II.a Espainiakoaren kamera-medikua izan zen Luis de Mercado izan daiteke; beste batuzentzat Rodrigo de la Fuente izan zitekeen, El Grecoren laguna eta garaiko Toledoan pertsona ezaguratsua.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretratu honek El Grecoren eskutik sortutako erretratuen ezaugarri beretsuak erakusten ditu: kolore ilunak, aurpegi zurbila, arropa formala eta beltza... Erretratu honen kasuan protagonistak ezkerreko eskuan eraztun bat darama, medikuek eramaten zutena; horregatik ezagutzen dugu haren lanbidea. Ezkerreko esku hori liburu baten gainean dago, modu batez, ikasteko eta erakusteko grina azaltzeko. Liburutik gorago artistaren sinadura ikus daiteke. Margolariak bere interes guztia protegonistarengan zentratu da, haren izaera eta pertsonalitatea azaltzeko asmoz. Espezialisten arabera, El Grecok Tiziano eta Tintorettoren erretratuen tradizioa jarraitu zuen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]