Javier Gorosabel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Javier Gorosabel
Bizitza
Jaiotza Eibar1969ko urriaren  27a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia2015eko apirilaren  21a (45 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak astrofisikaria

Javier Gorosabel Urkia (Eibar, 1969ko urriaren 27an - Donostia, 2015eko apirilaren 21ean) euskal astrofisikaria zen, Andaluziako Astrofisika Institutuko zientzia-ikertzaile eta Ikerbasqueko ikertzaile egon zena.

1990ean Fisikan diplomatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ondoren, Fisikako bi lizentziatura lortu zituen Madrilgo Complutense Unibertsitatean: Astrofisikako (1992) eta Oinarrizko Fisikako (1994) espezialitateetan. Azkenik, 1999an doktoratu zen Fisikan Valentziako Unibertsitatean.[1]

Javier Gorosabelek gamma izpien eztandak (ingelesez: Gamma-ray bursts) izan zituen ikerketa-ardatz nagusitzat.

Hil ostean, haren omenez, 1990 KB1 asteroideari bere izena ezarri zioten,[2] egungo izena (6192) Javiergorosabel delarik. Gainera, bere omenez BOOTES teleskopioen sare globalaren bostgarren teleskopioari Javier Gorosabel Telescope (JGT) izena jarri zioten eta Behe Kaliforniako San Pedro Mártir Behategi Nazionalean dago. Azkenik, Girgillaoko (Nafarroa) behategian hilarri bat jarri zuten haren omenez 2015ko apirilaren 21an.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Egilea(k) ISBN kodea
2013 Gamma-ray Bursts: 15 years of GRB afterglows Castro-Tirado A.J.
Gorosabel J.
Park I.H.
ISBN 978-2-7598-1002-4

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eibartarrak, Eibarko kultura ondarea: http://egoibarra.eus/eu/eibartarrak/javier-gorosabel-urkia?set_language=eu