Javier Redin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Javier Redin
Bizitza
JaiotzaUharte1922ko abenduaren 13a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1980ko urtarrilaren 7a (57 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, organista eta abesbatza-zuzendaria
Musika instrumentuaorganoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Javier Redin Mainz (Uharte, Nafarroa, 1922ko abenduaren 13a - Iruñea, Nafarroa, 1980ko urtarrilaren 7a) nafar organista eta abesbatza-zuzendaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jaioterrian eta Iruñeko apaizgaitegian egin zituen Musikako eta Elizako ikasketak. Lizarrako apaiz lagun eta organista izendatu zuten 1947. urtean, eta Musika Elkarte Kulturala sortu zuen herri horretan. Iruñeko San Agustin elizako organista eta kapilau izendatu zuten hiru urte geroago, eta Santa María la Real abesbatza sortu zuen; abesbatza horrekin emanaldi arrakastatsuak izan zituen Europako hiri nagusietan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]